2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko Metalgintzako Hitzarmenak enplegua duintzeko jaso beharko lituzkeen edukiak erregistratu ditugu

Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenak enplegua duintzeko jaso beharko lituzkeen edukiak erregistratu ditugu

Datorren ekainaren 29an elkartuko da berriro Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio-mahaia. Horri begira, aipatu hitzarmenak jaso beharko lituzkeen edukiekin, idatzi bana erregistratu du LABek Lan Harramanen Kontseiluan eta Bizkaiko Metalgintzako patronalaren egoitzan, FVEMen.

LABek Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmen Kolektiboak, langileen lan baldintza eta bizi baldintza duinak bermatzeko gutxienez jaso beharrekoak azaldu nahi ditu. Horiek dira LABek hitzarmena sinatzeko jaso behar liratekeenak.

1.- Bizkaiko metalgintzako langileen egoera oso ezberdina da. Gaur egun, sektorean, lehen mailako, bigarreneko eta hirugarren mailako langileak daude. Langile batzuk soldata izoztua dute 2003tik (eragin orokorreko azken hitzarmenetik), beste batzuk 2011tik (eragin mugatuko hitzarmenetik) eta beste askok, enpresako itun edota hitzarmenen arabera, oso egoera ezberdinak dituzte; batzuk oso portzentaia txikiak igota (eros ahalmena lortzetik oso urruti). Horregatik, argi eta garbi diogu, azken urteetan prekarietatea eta pobrezia sektore honetan hazi egin dela eta langile asko daudela soldatapeko enplegua edukita ere bizi-baldintza duinik ez daukatenak.

2.- 2018ko maiatzean, sektorean egindako kontratu guztien %89,23a behin behinekoa izan da. Gainera, azken urteetan ABLE bidez egindako kontratuak bikoiztu egin dira. Hedabideen aurrean lanpostuak sortuko direla esaten den bitartean eta enplegua sortzeko dagoen aurreikuspen bikaina, sortutako lanpostu horien prekarietatea ezkutatu egiten da.

3.- Aurreko puntuari guztiz lotua dago sektoreak jasaten duen azpikontratazio maila. EAEko industrian jardunaren %27,5a azpikontratatua dago eta 4.000 enpresa baino gehiago ari dira honela. Laneko ezegonkortasuna, eta soldata izoztu eta baxuek, laneko prekarietateak langabezia eta segurtasun falta besterik ez dituzte sortzen eta areagotzen.

4.- Industria arloa, eta metalgintza zehazki, lan-baldintza onenen ikur izan beharko liratekeenean; emakumeen kontratu gutxien dagoen sektorea da. Industrian lanpostuen %70aa gizonek beteta dago. Gainera, dagoen soldata arrakala ere larria da, %19,3-koa.

5.- Momentu honetan, sektorean 8.000 pertsona inguru lanpostu gabe daude, langabezian. Azken urteotan, krisiaren aitzakian, lanpostuak modu iraunkorrean suntsitu dira. Horregatik, ezinbestekoa da lanaren banaketa bermatuko duten neurriak ere zehaztea.

6.- Urte hauetan, patronalak lan erreformaren erabilpenari ez dio uko egin; argi eta garbi esanda gainera, ez ziotela aukera horri uko egingo legea beraien mesedetan baitzuten. Langileak izan dira erabaki hori pairatu dutenak eta beraien lan baldintzak eta enplegua nola suntsitzen eta prekarizatzen diren ikusi behar izan dutenak. Hitzarmenak ez betetzea, soldaten jaitsierak, EEEak, enplegu suntsiketa…

Sektoreak bizi eta pairatzen dituen arazo nagusiak horiek direla ulertuta, LAB sindikatuarentzat Metalgintzako Bizkaiko Hitzarmenak arazo horiei aurre egiteko eduki hauek jaso behar ditu, hori baita sektoreko langile guztientzako aplikagarria izango den bidea. Gure edukiak hauek dira:

1.- Soldata taulen eguneratzea; formula ezberdinak aztertzeko prest egonik ere ezinbesteko edukia da. Baita, hitzarmenak iraun bitartean, KPIaz gaindiko soldata igoerak.

2.- Behin-behinekotasun portzentaia kezkagarria izanik; enpresa eta langileen ordezkarien arteko akordioak behar dira, gehienezko denborak zehaztuz.

3.- LABen helburua ABLEen desagerpena izanda, hitzarmen honetan, helburu hori lortu arte, beharrezkoa ikusten dugu ABLE bidezko kontratazioari mugak jartzeko neurriak.

4.- Estrukturala diren lanpostuak enpresako kontratu zuzena eduki behar dute eta horretarako neurriak behar dira; bitartean estrukturalak diren lanpostuetarako subrogazioa bermatuko da.

5.- Emakumeen kontratazioa bultzatzeko neurriak eta soldata-arrakala desagertzekoak ere behar beharrezkoak dira.

6.- Lanaldia murriztea.

7.- Eta, nola ez, lan baldintzetan atzera pausurik ez dugu onartuko eta lan erreforma ez aplikatzeko neurriak.

Hauek dira LABentzako beharrezkoak diren edukiak. 2016an 1.300 milioitako irabaziekin, metalgintzako jardunean 2017an %4,7eko igoera edo hobetzearekin (patronalak berak urte bikaintzat jo duena) eta 2018ko aurreikuspen hobeago eta enplegu sorrera handiarekin (FVEMek berak 3.000 dio); ez dago aitzakiarik; edota negozioa egiten jarraitzeko prekarietatea egonkortu nahi dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.