2025-03-28
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaEusko Jaurlaritzari eskatzen diogu urratsak eman ditzala desegonkortasuna eta aldi-baterakotasunean oinarritutako kontratazio...

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu urratsak eman ditzala desegonkortasuna eta aldi-baterakotasunean oinarritutako kontratazio sistemarekin amaitzeko

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Europako doktrinetatik iritsitako azken matizazioen ondoren, mugagabe ez finkotzat jo du langile estatutario bat eta kaleratze bidegabeagatiko kalteordaina aitortzen du, lan egindako urte bakoitzeko 33 egunetakoa.

LABek apelazioan helegitea jarri zion Bilboko kontentzioso-administratiboko 6. Epaitegiak egindako epaia. Aipatu epaiak ezetsi egiten zuen Osakidetzako langilearen helegitea, mugagabeko bezala aitortua izateko aukera eta kontratua amaitzeagatik kalte-ordaina jasotzekoa ezetsiz.

EAEko Auzitegi Nagusiko kontentzioso-administratiboko aretoaren 3. atalak mugagabeko ez finkoa izatea aitortu dio aipatu langileari eta gainera, Osakidetza behartu du bidegabeko kaleratzeagatik urteko 33 egunetako kalte-ordaina ordaintzera.

Epai hau aipatu aretoak egin du Europako Epaitegiak bere doktrina propioa matizatu ondoren, langile finko eta aldi-baterakoen ustezko diskriminazioaren inguruan eta azkeneko Montero Mateos doktrina honek murriztu egiten bazuen administrazioek kontratatutako pertsonei kalte-ordainak emateko eskubidea, ez zegoelako diskriminaziorik langile finkoekiko, baina bai aitortzen zuen epaitegiek iritzi zezeketela demandatutako administrazioek aldi-baterakotasuna gehiegi erabili izana, honen iraupena ezohikoa izateagatik.

Horregatik, EAEko Auzitegi Nagusiak, osasungintzaren ordenazioaren 1997/8 Legean zehaztutako aldi baterako kontratazioaren muga aipatuz, 3 urtetan zehaztutakoa, behin muga hori gaindituta, kasu honetan bezala, zehazten du Osakidetzak bitartekoak jarri behar izan zituela langilea mugagabeko ez finkoa izan zedin.

Aipatu epaia justifikatu gabeko aldi baterakotasunaren eta euskal administrazioek, eta batez ere Osakidetzak, egiten duten honen gehiegizko erabileraren aitortza garrantzitsua da, langileak desegonkortasun eta prekarietatera kondenatzen dituena, gainera, zerbitzuaren kalitatea bera kaltetuz.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, momenturen batean Montero Mateos doktrina ezartzeko tentaldian egon baldin badira, EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia kontutan har dezatela, eta urratsak eman ditzatela desegonkortasuna eta aldi-baterakotasunean oinarritutako kontratazio sistema batekin amaitzeko. LAB sindikatuak proposamenak egin ditu administrazio ezberdinetan aldi-baterakotasun tasa hauek murriztuko dituzten enpleguaren inguruko benetako neurri eta planak burutzeko. Hortaz, ekiten jarraitu dugu epaitegi zein lan-zentroetan langileen eskubideak aitor daitezen eta kalitatezko zerbitzu publikoak izateko beharraren inguruan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.