2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaAkordio ona lortu da GEA Kelvionen langileen borrokari esker

Akordio ona lortu da GEA Kelvionen langileen borrokari esker

Bada 5 aste Igorreko GEA Kelvioneko langileak grebekin hasi zirela. 5 aste horietan, tailerra eta bulegoko langileek bat egin dute enpresak inposatu nahi izan dituen lan baldintzen kontra. Enpresaren nahia soldatak izoztea zen. Bost asteko borrokaren ostean astelehenean (maiatzak 28) akordioa sinatu zuen komiteak PRECO-n eta asteartean maiatzak 29an berretsi zuten langileek asanbladan.

Langileek lortutako akordioak, 16 orduko lanaldi murrizketa ekartzen du. Soldata igoerak KPI +%0,6ko igoera 2018rako eta KPI+%0,8 2019rako, % 2,1eko igoera bermatuta. Igoera hauek linealak izango dira, eta horrela, langileen arteko soldata ezberdintasunak murriztuko dituzte.

Hortaz aparte, parekidetasuna bultzatzeko klausulak sartu dituzte, hala nola, formakuntza berdinarekin emakumeak kontratatzea lehenestuko dela. Baita ere, emakumeek aukera hori badutela ziurtatzeko, enpresak Lanbidera joko du emakumeen kurrikulumak eskatzera.

Hurrengo 4 urtetan 6 kategoria igoera egingo dituzte. Bidaiatzen dutenentzako ordainsariak eta baldintza hobeak ere izango dira.

Hitzarmenak ultraktibitatea ere bermatzen die langileei eta blindatuta dago. Hau da, sinatuta bermatuta egongo da eta enpresak ezingo du unilateralki aldatu.

Borrokaren bidez emaitzak lortzen direnaren beste adibide bat dugu hau. Konformatuz gero langileak zapalduta eta okerrera joango dira nahitaez. Bakarrik antolatuta, batuta eta indartsu lortuko dituzte euren helburuak. Bizi duinak, lan duinak, hitzarmen duinak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.