2024-07-05
HomeEkintza SindikalaLAB sindikatuak negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsarako proposamen berria aurkeztu du

LAB sindikatuak negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsarako proposamen berria aurkeztu du

Martxoaren hasieran LAB sindikatuak, erreformak negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe utzi gintuela salatzeko eta orain arteko negoziazio kolektiboaren apurketa irudikatzeko, negoziazio mahaietan parte hartzea eten zuen. Greba orokor arrakastasuaren ostean eta euskal jendarteak alternatiba Euskal Herrian kokatzen dela argi eta garbi esan duenenan, LABek negoziazio mahaietara bueltatzeko erabakia hartu du. Bide honetan LABek sindikatu guztiei proposamen berritu bat aurkeztu die. Negoziazio kolektiboaren eskubidea blindatuko duen akordio minimo batzuetara iristeko proposamena eta erreformaren ondorioak gainditzeko aldarrikapenak jasotzen dituena.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.