2025-03-31
HomeZerbitzu PribatuakBidaiarien garraioaEkainaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Teletaxi San Fermin enpresan

Ekainaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Teletaxi San Fermin enpresan

Langileen batzarrean ahobatezko erabakiaz eta zuzendaritza batzordearekin akordioa erdiesteko ezinaren aurrean, ekainaren 1ean, ostiralarekin, greba mugagabeari ekingo diote Tele Taxi San Fermin-en.

Enpresa Lan Hitzarmenaren arabera zegokien %1,6aren soldaten igoera kobratu gabe daramate 2018ko urtarriletik langileek. Gainera, zuzendaritza batzordeak ez du bete hartutako konpromisoa lan egutegiekiko, hiru hilabetetako lan egutegia langileei ematearena, ekain, uztail eta abuztukoa; berez eta lan hitzarmenaren arabera langileek beraien lanaldiaren urteko egutegia izan beharko lukete. Areago, balizko Tele Taxi San Fermineko lan hitzarmen berria izango denaren negoziazioan murgilduta, enpresak langileen ordezkariari kontu ekonomikoak eta TC2ak emateari uko egin dio eta, larriagoa dena, Tele Taxi San Fermineko zuzendaritza batzordeak urte eta erdiz lanean zeraman langile bat kaleratu du zeinari erretiroa hartzeko soilik urte bat geratzen baitzitzaion.

Egoera hau larritzat hartu ahalko bagenu edozein enpresatan, are larriagoa da enpresa honetan, Tele Taxi San Fermin 16 langileko enplegu-zentro berezia baita. Langile hauek 309 taxi-lizentzietarako deiak kudeatzen dituzte. Eta enplegu-zentro berezia izateagatik Nafarroako Gobernuak enpresa honi aniztasun funtzionala duen langile bakoitzeko hileko 367,95 euro ordaintzen dizkio. 2017. urtean Nafarroako Gobernuak 51.246,9 euro eman zizkion enpresa honi. Bestetik estatuko enplegu zerbitzuak langile gehienen kotizazioak bere gain hartzen ditu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.