2024-12-18
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakHaurreskolen doakotasunerantz urrats zehatzak ematea eskatu dugu Batzar Nagusiaren atarian

Haurreskolen doakotasunerantz urrats zehatzak ematea eskatu dugu Batzar Nagusiaren atarian

Gaur urtero burutzen den Haurreskolak Partzuergoko Batzar Nagusia egingo da, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza batzordea eta Haurreskolak Partzuergoa hedatua dagoen udalerrietako ordezkariak deituta daude. Egun EAEn 236 haur- eskola daude, 169 udalerritan zabalduta.

Ikasturte berezia da LABentzat, urte hasieran Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek konpromisoa hartu zuten familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatzeko, Familien eta Haurren aldeko Ituna sinatuz.

LABetik esan genuen, beste gauza batzuen artean, plan honen baitan ez dela jasotzen jaiotzatik haurrek aukera berdinasunean daukaten hezkuntza eskubidea eta ez zela inolako urratsik ematen haurreskolen doakotasunaren bidean.

Bestalde, Legebiltzarrak, martxoaren 21ean familia politikari buruzko eztabaida monografikoa burutu ostean, Jaurlaritzari eskatu zion Haurreskolak Partzuergoan doakotasunaren bidean lehen urrats gisa eta progresibotasunean sakontzeko, 18.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familientzat doakoa izan dadila sarbidea.

Gauzak horrela, LABek Eusko Jaurlaritzari kuota berrikuntza hau gauzatzea eskatu du hurrengo ikasturteko matrikulazio epeari begira, eta ez da ezer egin. Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakaria den Cristina Uriartek, erantzun zigun aurrekontuaren berrikusi eta azterketa sakona egitea eskatzen zuela neurri honek. Aipatu zuen 2018-2019 ikasturtean kuotak berrituko direla, prozedura egokitzeari bideratutako erabakietan batera.

Eusko Jaurlaritza lana eta familia uztartzeko neurri berrien gaineko itzelezko propaganda egiten ari den arren, momentuz ez dakite haurreskoletan kuotei dagozkien neurriak ez nola garatuko dituzten, ez noizko ezta zein baldintzetan ere. Are gutxiago, haurreskolen doakotasunean progresibotasuenan sakontzeko neurriak. Zehaztasun falta ikusten dugu honetan.

Haurreskolak Partzuergoa, 0-2 haurrei hezkuntza zerbitzua emateko Eusko Jaurlaritza eta udalerri batzuen arteko hitzarmena den heinean, LABen iritziz administrazioak haur hezkuntzako lehenengo zikloko kalitatea, doakotasuna eta euskaldun izaera bermatu beharko lituzke, hau da, 0-3 urte bitarteko haurren matrikulatzeko eskubide unibertsala.

LABek ez du iruzurrik onartuko eta Haurreskolak Partzuergoaren doakotasunaren aldeko borrokan jarraituko du, hezkuntza sistema propioa iruten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.