2025-12-14
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaSegurtasun juridikoa lehenesten dugu batzuen oportunismoaren aurrean

Segurtasun juridikoa lehenesten dugu batzuen oportunismoaren aurrean

Administrazioak kontratatuentzako graduaren eskaeren harira egiten dugu aldarrikapen hau.

Administrazioko langile kontratatuek gradua kobratzeko aukera izan dezatenarenak sindikatu batzuen arrantzaldia zabaldu du eta euren sareak bota dituzte ur nahasietan arrantzatzen saiatzeko. LAB sindikatuak, ordea, esparru guztietan lan arduratsua eta sendoa egitearen aldeko apostua egiten jarraitu nahi du. Aukerak irekita daude, baina lasaitasuna eskatzen dugu. Izan ere EBJA Europako Batasunaren Justizia Auzitegiak atera behar duen txostenaren zain gaude.

EBJAk 2016ko irailean atera epaiek pertsona kontratatuek finkoen aldean jasaten duten diskriminazioarekin bukatzeko aukera zabaldu zuten. Aipatu epai horietaz LABek egin azterketaren emaitzaz, 2016ko abenduan, Europako Batzordearen aurrean kexa aurkeztu genuen pertsona kontratatuen gradua kobratzearen inguruan. Aldi berean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegian beste bi eskakizun jarri genuen gai beragatik.

Oroitarazi behar da Administrazioarekiko Auzitegiak inoiz ere (ez europako epaien ondoren ez lehenago ere) onartu duen pertsona kontratatuek gradua kobratzeko duten eskubidea. Jarritako eskari guztiak galdu egin dira, bai sindikatu guztiek jarritakoak nola norbanakoek jarritakoak ere. Azkeneko, guk jakinda behintzat, pasa den abenduan izan zen Afapna sindikatuak NJANn epaiketa galdu zuenean zeinak kostuak ere ordaintzera kondenatua izan zen.

Horregatik, administrazioarekikoaren bista ailegatu zenean, pasa den urtarrilean, epaileari epaiketa bertan behera uzteko galdegin genion, Europan 2016an jarria genuen kexaren inguruan erantzuna jaso arte. Epaileak gure eskaria onartu zuen eta jakinarazi zigun, berak ere EBJAren aurrean gai horrexengatik auzi aurre-judiziala eskatua zuela.

Hortaz, EBJAk erantzuna eman arte itxaron behar da inolako neurririk hartu aurretik. LABek ez ditu aukera edo itxaropen faltsuak zabaldu nahi eta gure iradokizuna, une hauetan, eragindako langileei da lasaitasuna izatea.

EBJAk zer esanen duen jakin bezain pronto, eta gure talde juridikoak ebazpenak dioena behin aztertuta, eragindako langile guztiei jakinarazkiko diegu aurrerantzean egin beharko dutena.

Europako Auzitegiak epaia eman bitartean, LABek jarraituko du tematuta arlo guztietan eta arduradun politiko guztien aurrean nabarmentzen pertsona kontratatuek finkoen aldean pairatzen duten diskriminazioa amaitu behar dela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.