2024-11-26
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaIruñeko Andraize zentroan gertaturiko murrizketak salatzen ditugu

Iruñeko Andraize zentroan gertaturiko murrizketak salatzen ditugu

Iragan maiatzaren 15ean Andraizeko erizain bat jubilatu zenetik, oraindik ez da bete aipatu jubilazioak eragin zuen bete gabeko lanpostua.

Zentrotik eskatu zen bete gabeko lanpostua beste erizain edo emagin batekin ordezkatu behar zela, baina CHNko Erizaintza Zuzendaritzak proposatu zuen Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikariek beteko zutela bete gabeko lanpostua.

Baina gaurko egunez, inork ez du bete oraindik hark utzitako lanpostua, eta ondorioak berehala nozitu dira: lankideek gainezka dihardute, jubilatu zen lankidearen kontsulten agenda beraien gain hartu behar dutelako, eta horrela, 130 erabiltzaileri hitzorduak aldatu zaizkielako. Gainera, zitazioak kolapsatu dira, zentroan ez dagoelako tarterik hitzordu berriak lotzeko, ekainaren 21 arte.

Hortaz, LABek eskatzen dio CHNren Zuzendaritzari eta Osasunbidearen Gerentziari bete gabeko lanpostua bete dezala, eta gaixo bakoitzeko erizainen gutxiengo zaintza ratioak bete daitezela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ez dugu parte hartuko Osalanek antolatutako Arrisku Psikosozialei buruzko XIV. Jardunaldietan, iruzurra zuritzeko ariketa direlako

Lanera itzultzea errazteko mekanismoak baja psikosozial luze baten ondoren izenburupean egingo diren jardunaldietan aritzeko gonbidatua izan da LAB, baina parte hartzeari uko egin dio, arrisku eta baja psikosozialak lanak eragindakoak direnik aitortzen ez delako.

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.