2024-11-28
HomeEkintza SindikalaAsteasuko Siemens Gamesako langileek Aldi Baterako Erregulazio Espedientea bertan negoziatzea exijitzen diote...

Asteasuko Siemens Gamesako langileek Aldi Baterako Erregulazio Espedientea bertan negoziatzea exijitzen diote enpresari

Elkarretaratzea egin dute gaur Asteasuko lantegiaren aurrean.

Hilabete luzeak igaro dituzte ekoizten dituzte turbinen inguruko arazo teknikoak tarteko, etorkizun hurbilean zuzendaritzak beren lan baldintza eta lanpostuen aurkako neurriak hartuko zituela entzuten, enpresari behin eta berriz gardentasuna eskatuz baina erantzun argirik jaso gabe, komunikabideetan zabaltzen ziren berri ilunek sortutako ziurgabetasun eta ezinegonarekin.

Udako oporren aurretik, urte bukaerarako Aldi Baterako Erregulazio Espediente (ABEE) baten beharraz mintzatu zen zuzendaritza lehenengoz, eta azken asteak neurria martxan jartzeko intentzioa formalki komunikatu zain igaro dituzte langileek.

Iragan azaroaren 19an jaso zuten kontsulta epearen hasierako jakinarazpena eta bertan, ordura arte igaro gabeko marra gorria zeharkatu du enpresak: Asteasuko ABEEaren negoziaketa Burgos, Lerma eta Zamudioko plantekin batera izatera behartu ditu.

Modu honetan, enpresak, langileak modu justuan ordezkatuak egongo ez diren mahai batean negoziatu nahi ditu ABEEaren nondik norakoak, beren lanpostu eta lan baldintzen gainean negoziatu eta erabakitzeko duten aukera deuseztatuz. Erabakiak intentzionalitate argia baitu: bertako negoziazio esparruak ahuldu eta enpresari komenigarriagoak zaizkion indar harremanak dituzten markok bilatzea, akordio merkeagoak lortzeko.

Egoeraren aurrean, Asteasuko langileek argi eta ozen diote ez dutela enpresaren erabakia onartzen eta aurrean izango dituztela. Horregatik, erabakia atzera botatzeko exijitzen diote zuzendaritzari eta hartu asmo dituen neurriak bertako mahai batean negoziatzera eser dadila, langileen lan baldintzetan ahalik eta eragin gutxien izango duen ABEEaz hitz egiteko borondatez.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Badugu hamaika arrazoi, bozkatu LAB!

Gaur da hauteskunde sindikalen eguna Osakidetzan. Hori dela eta, Ane Aizpuru eta Jesus Oñate LABeko Osakidetzako delegatuen iritzi-artikulua berreskuratzen dugu.

Euskal Herriaren eraikuntzan aktibo izaten jarraitzea opa diogu Gaindegiari, bere 20. urteurrenean

Arlo sozioekonomikotik Euskal Herriaren nazio garapenean lagungarri zaizkion edukiak landu eta eskaintzea. Horixe da 20 urte bete dituen Gaindegia Behategi sozioekonomikoak bere buruari esleitutako helburu nagusia. 2004. urtean sortu eta bi hamarkadatan sektore zein lurraldeetako errealitatea ezagutarazteko, hala nola, ekonomia zein jendarte alorrean herri gisa garatzearen beharra azaleratzeko eragile aktiboa izan da LAB sindikatuarentzat.

Zaintzen antolamendu soziala eraldatzeko borrokan berretsi gara, Greba Feminista Orokorretik urtebetera

Instituzioak eta patronalak inteperlatuko ditugu, eta negoziazio kolektibora hainbat neurri eramango ditugu, zaintza sistema publiko eta komunitarioranzko norabidean.