Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) deituta Metro Bilbaoko langileak elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Batzar nagusietan lan-arloko 5. auzitegiak emandako epaia bete dadin eta bertan ezarritako 5 puntuak mahai baten inguruan lehenbailehen landu eta konpontzea exijitzeko. Honekin batera, atzo Iñaki Prego eta Txema Oleaga Batzar Nagusien aurrean azaldu ez izana salatu du.
HomeZerbitzu PribatuakTrenbideakMetro Bilbaoko Greba-baztordeak epaia bete dadin exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan
Metro Bilbaoko Greba-baztordeak epaia bete dadin exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan
0
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS
Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik
Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.
EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu
Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.
Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen
Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.