2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakEskuhartze eta gizartegintzaLanuzteak egingo ditugu Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan

Lanuzteak egingo ditugu Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan

Maiatzaren 16rako deitu ditugu LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok, 10:00tik 13:00etara eta 15:00etik 18:00etara.

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok, Sektorean gehiengo ordezkaritza izanik, Bizkaiko Es- ku-hartze Sozialeko beharginak deitzen ditugu Hitzarmen Kolektiboa babestearren egingo den laugarren mobilizazioan parte hartzera, lan baldintzak nabarmenki hobetu daitezela eskatuz. Ora- ingoan, txanda bakoitzeko, hiru ordutako lanuztea deitu dugu: goizeko txandetan lan egiten dute- nei, 10:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez lan egiten dutenei, 15:00etatik 18:00ak arte. Lanaldi zatitua betetzen dutenek lanuztearekin bat egin lezakete, bietako ordutegi batean, lanuztea eginez.

Gogorarazi nahi dugu aurkeztu genuen proposamenaren helburua Gipuzkoako hitzarmen kolekti- boan jasotzen diren baldintzekin parekatzea zela, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren funt- sean, EAEko esparruan, zerbitzuak eta prestazioa homogeneizatzea delako.

Deigarria egiten zaigu, GIZARDATZek eta GEROANek interpelatzen gaituzten bitartean, autonomia esparruko negoziazio-mahaia zabaltzera, Bizkaian aurkeztu diguten proposamen berrian aurrekoa kaskartzen digutela, eta era berean, berriki sinatu dutelako Arabako Hitzarmen Kolektiboa, solda- tei dagokienez, funtsezko hobekuntzak dituena. Horren ondorioz, Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa azken postuan zokoratu da.

Negoziazioan salatu genuen arazoa ez datzala sindikatuen jarreran, patronalak erakundeekiko agertu jarreran baizik, Bizkaiko Aldundiarekiko jarreran bereziki, hura delako titular nagusia eta zer- bitzuen nantzatzailea, eta kudeaketa pribatuko esku-hartze sozialeko zerbitzuen eredu baten alde egin duelako, izaera asistentzialista handia duena eta lan baldintzen kaskartzea dakarrena.

Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren esparruan diharduten beharginen baldintzetan “prekarietate fak- tore” handiak ematen dira oraindik, soldatak txikiagoak dira, eros ahalmena galdu da, behin-behi- nekotasuna, lan-zama, ratio eskasak, lan arriskuak jasaten ditugu,…
Gainera, beharginentzat berme urriak dituen kudeaketa pribatuko eredu honen ondorioz behar- ginen artean nkatu den zalantza salatzen dugu, hitzarmen kolektibo bakoitzak indarra galtzean larriagotzen dena.

Jakinarazten dugu soldatei, lanaldiari eta indarraldiari buruzko proposamen berria igorriko diegula GIZARDATZ eta GEROAN patronalei, baita ALDUNDIARI eta talde-batzarkideei ere, haien jarrera birpentsa dezaten eta Erakundeen aurrean babes ditzaten; sektorearen egoera zertan den azaldu genien eta deitu genituen gatazka honen konponbidean nahas zitezen.

Behargin moduan antolatzeko eta mobilizatzeko daukagun gaitasunean oinarrituz bakarrik lortuko dugu egoera irault- zea. Behargin oro deitzen dugu mezu hau eta aldarrikatzen dugun plataforma zabaltzera, 3 ordutako lanuztearekin bat egitera eta ondorengo mobilizazioetan parte hartzera:

• Lantoki guztietan elkartzera 11:00etatik aurrera.
• Aldundiaren Ekintza Sozialeko Departamentuaren aurrean bilkura zalapartatsua egitera (Nikolas Alkorta 4).
• Bilboko udaletxetik abiatuta, Bizkaiko Aldundiaren Foru Jauregiraino iritsiko den manifestazioan parte hartzera, 17:30etan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.