2024-07-05
HomeUncategorizedLan erreformaren ondorioak gainditzeko proposamenarekin itzuli da LAB Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio...

Lan erreformaren ondorioak gainditzeko proposamenarekin itzuli da LAB Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaira

Gaur, LAB sindikatua Metagintzako Gipuzkoako negoziazio mahaira bueltatu da eta erreformaren ondorioak gainditzeko eta herrialdeko hitzarmenak blindatzeko beharrari erantzuten dien proposamena aurkeztu du. Metalgintzako mahaian gaur egin bezala, gainerako mahaietan ere LABen proposamenak izango dituen oinarriak bihar aurkeztuko ditu prentsaurrean.
Erreformak langileoi negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe utzi gaituela salatzeko, greba eguna pasa bitartean negoziazio mahaietan bere parte hartzea etetea erabaki zuen LAB sindikatuak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.