2024-10-16
HomeEkintza SindikalaTurismoa eta enpresen irabaziak gora doazen bitartean, Bizkaiko ikuztegietako langileen soldata eta...

Turismoa eta enpresen irabaziak gora doazen bitartean, Bizkaiko ikuztegietako langileen soldata eta lan-baldintzak behera egiten ari direla salatu dugu

LAB, ELA, CCOO, UGT eta USO sindikatuok Bilboko bi hotelen aurrean mobilizatu gara gaur Bizkaiko ikuztegi eta tindategietako langileentzako hitzarmen duina eskatzeko.

Sindikatuon oharra

Joan den urtean, turisten etorrerek %82 egin zuten gora Bizkaian, igarotako gau kopurua handiagoa da eta hotelen presentzia, handiagoa. Gainera, turismoa dagoeneko ez da soilik udara mugatzen.

Horrek eragin zuzena du ikuztegien eta tindategien lan-bolumenean, hotelen sektoreak zerbitzu horiek azpikontratatzen baititu. Beraz, turismoak mesede egiten die garbitegi handiei, baina aberastasun hori ez da plantilletara iristen.

Bizkaiko ikuztegietako eta tindategietako langileek 2007tik ez dute sektoreko hitzarmenik. Hainbat negoziazio-saio egin ditugu, baina ez dugu emaitzarik eman, patronalaren blokeoa dela eta, sektoreak bizi dituen zailtasun ekonomikoetan oinarritzen baita. Denbora horretan, erosteko ahalmenaren galera izugarria izan da: LGSaren %30 baino gehiago kobratzetik azpitik egotera igaro da, bizitza asko garestitu den garaietan, hain zuzen ere. Lanaldia ez da murriztu, ez da hobekuntzarik izan lizentzietan, ezta kontziliazioan ere, ez da jarduerarako plus egokirik sortu…

CECOBI-ATILAVI patronala premisa argi batekin etorzen da mahaira: soldatak desizoztea beste eskubide batzuei uko egitearen menpe egotea nahi dute. Besteak beste, honako helburu hauek dituzte: antzinatasuna mugatzea, bajak ez osatzea, soldata-igoera negargarriak, tindategietako asteburuko librantzak kentzea, etab.

Guk argi daukagu, jarrera hauen aurrean, kalera irtengo gara!

18 urte daramatzagu hitzarmenik gabe…

Miseriazko soldatei, ez! Bizitza duinen alde borrokan!

Tindategiak eta garbitegiak hitzarmen duin baten alde zutik!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langile bi hil dira altueratik erorita egun berean

Gaur goizean 2 langile hil dira altueratik erorita Euskal Herrian. Bata Olletan, Nafarroan; eta bestea, Loiun. Bizkaian. Aurten, 8 langile hil dira gutxienez Euskal Herrian altueratik erorita; eta azken 10 urteetan, 81. Ostegunean, urriaren 17an, mobilizazioa egingo dugu Iruñean, "Patronalak amilarazten gaitu" lemapean.
00:02:03

Zaintza eredua errotik aldatzeko eta sistema publiko komunitarioaren aldeko urratsak eman ditzan exijitu diogu Gipuzkoako Aldundiari

Ikasturte honetan ere publifikazioaren aldeko dinamikarekin jarraituko duela adierazi du sindikatuak. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiari zaintza eta gizarte zerbitzuen pribatizazioarekin amaitu eta zuzeneko kudeaketa publikoaren aldeko konpromisoa eta ardura eskatu dio.

[IRITZIA]: Etxeko langilerik ez eskubiderik gabe. Etxebizitza eskubidea denontzat

Mariana Urcuyok, LABeko etxeko langileen atal sindikalaren arduradunak, eta Cristian Urzainquik, LABeko sektore soziokomunitario kideak, gogoeta egiten duten gaur Gernikan salatuko dugun egoeraren inguruan.