2025-04-14
HomeIndustriaMetalgintzaTubacexeko negoziazio prozesuan defendatutako planteamendua berretsi dugu

Tubacexeko negoziazio prozesuan defendatutako planteamendua berretsi dugu

Martxoaren 22an, Tubos Reunidos Inoxidableseko langileek gehiengoz baztertu zuten hitzarmen kolektibo berrirako akordioa. Berau CCOO, ELA eta Independienteek eta enpresaren Zuzendaritzak lortu zuten. Asanbladako emaitzak STAT, USO eta LABek momentu guztietan izan duten akordioaren aurka jarrera babesten du. Aipatu hiru sindikatuok hitzarmen honetako puntu garrantzitsuak negoziatzen jarraitzearen aldeko beharra azpimarratzen dugu. CCOO, ELA eta Independienteek eta Zuzendaritzak, ez dute inongo momentutan, hauei ekiteko gogorik izan.

STAT, USO eta LABetik langile guztiei eskertu nahi diegu gaur arte erakutsi diguten babesa, langileen asamblada orokorra zein botazioa bera kudeatzeko izan ditugun arazoak kontuan izanda. Gainera, are indar gehiagoz negoziatzera esertzeko gure determinazioa berretsi nahi dugu.

740 boto eman dira asanbladan. Eta hauek izan dira emaitzak: 392 ezezko, 327 baiezko, 14 zuri eta 7 baliogabeko. Hortaz, langileen %52ak baztertu du aurretik CCOO, ELA eta Independienteek lortutako akordioa, eta %44ak onartu. Emaitzak hauek balio beharko lukete Zuzendaritzari hausnarketa abiarazteko, eta akordio honi baezkoa eman zioten sindikatuentzako arreta-deia ere izan beharko luke, guztiz askieza den akordioa.

STAT, USO eta LAB sindikatuek negoziazio-prozesu honetan defendatu dugun planteamenduan berresten gara, orain langileek botazio librean babestu dutena. Gure ikuspuntuaren arabera, enpresaren egungo egoeraren araberako soldata igoerak negoziatu beharko lirateke, inoizko onenak direnak, Premium eskari handiekin. Gainera, enpleguen suntsiketa ekidin beharko litzateke. Kontuan hartzekoa da 50 lanpostu baino gehiago amortizatu zirela azken hitzarmenean. Honetaz gain, enplegua sortu eta kontsolidatu beharko litateke. Egun 250 langile ebentual dago bertan, eta azken lau urteotan 180 ebentual egon da batazbesteko. Gainera, ebentualentzako kontratu duinak beharko lirateke. Gaur egun, egunka kontratatzen dira. Langileak enpresa barruan arautzearekin eta segurtasun gaiekin lotutako gaiak ere landu beharko lirateke. Makineria eta eskariak beste herri batzutan ekoiztea ere ebitatu beharko litzateke, berrik lortu den Irango eskariarekin gertatu. Hemen, instalazioak muntatzen ari dira hodiaren prozesua egiteko.

STAT, USO eta LAB sindikatuok berriro zoriontzen ditugu langileak. Kontzientzia-azterketa sendoa egin beharko lukete orain baztertua izan den aurreakordioa sinatu dutenek, eta dei egiten diogu Zuzendaritzari zentroen arteko batzordearen hurrengo bilera batera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: