Patronalaren erruz, Gipuzkoako Eraikuntza negoziazio mahaia osatu gabe jarraitzen du. Gaur, martxoak 23, Gipuzkoako Eraikuntza hitzarmeneko mahai negoziatzailea osatzeko bigarren bilera izan dugu. Bilera berri honetan ezin izan da negoziazio bilera osatu patronal ezberdinek ordezkaritzagatik dituzten eztabaidak medio. Ez dira kapaz ados jartzeko ordezkaritza enpresarialaren inguruan, ez eta irtenbideak eskaintzeko orduan ere.
LABek oso larritzat jotzen du patronalaren ardurabakotasuna. Kezkagarria da oso Adegi patronalaren jarrera, Confebasken markoan dena eta nahiz eta gainontzeko patronalek gehiengo ordezkaritza aitortzen dioten, mahaia osatu eta negoziazioari hasiera emateari uko egiten dion sektoreko milaka langileri euren lan baldintzak hobetzeko aukera ukatuz.
LABek ez du onartuko apirilak 9ko bileratik berriz ere negoziazio mahaia osatu gabe irtetea. Horrela gertatuko balitz, LABek ez du konfrontazioa ez den beste aukerarik ikusten Adegi eta Confebask-en blokeari aurre egiteko.