2024-12-19
HomeIndustriaMetalgintzaTubacexeko zuzendaritzaren, ELA eta CCOO sindikatuen eta independenteen arteko akordioaren aurka gaude

Tubacexeko zuzendaritzaren, ELA eta CCOO sindikatuen eta independenteen arteko akordioaren aurka gaude

LABen sail sindikalak Tubacexen uste du akordio hau onartzeak atzerakada berria dakarrela, eta horrengatik, ezetza emango diogu, bihar, martxoaren 21eko langileen batzarrean.

Aurreko hitzarmena negoziatu zenetik (2013-2016) irabazi itzelak izan ditu enpresako Zuzendaritzak, beti ere, langileen lan baldintzen kaltean.

Horregatik LABek, hitzarmen honetan honako edukiak babestu ditu: aukera berdintasunen hobekuntzan oinarritutako plataforma, behin-behinekoek jasan behar izaten duten behin-behinekotasuna eta mugikortasuna modu objektibo batez geldiaraztea, aurreko hitzarmenean ezartzen zen lan-malgutasuna geldiaraztea, aparteko orduen gehiegikeria geldiaraztea eta langile guztiok geure lanarekin sortu dugun aberastasuna zuzentasun handiago batez banatzearen alde egitea.

Horrengatik diogu hitzarmen hau ez dela batere ona Tubacexeko langileentzat, azken 4 urteotan bizi izan ditugun egoerak ez dituelako konpontzen. Hala ere, ELAren eta CCOOren sail sindikalek eta independenteek ziurtatzen dute beraiek ondo ari direla, eta hori, guk behintzat, ez dugu zalantzan jarriko.

Zuzendaritza batek akordio hau txalotzen duenean, bake soziala eta haren enpresa proiektua garatzen irauteko gaitasuna bermatzen diola baieztatzen duelako, horrek adierazten digu zerbait txarto egiten ari garela (ez deritzagu txarto enpresa batek haren proiektua garatu nahi izateari), baizik eta Tubacexi dagokionez, duela 10 urte baino gehiago, gai garrantzitsu guztiei buruzko negoziazioak, akordioak lortzekotan, inbertsioen xantaiepean egiten direlako. Hitzarmen honen negoziazioa horren adierazgarria izan da.

Sinatu duten sindikatuek esan digute lau urteko epean 25 milioi euro inbertituko dituela enpresak. Eta guk galdetzen diegu. Zertan inbertitu behar dute? Gure lan baldintzak hobetuko dituzte? Behar adinakoa izango da inbertsio hau? Tamalez, galdera horiek ez dute erantzunik.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.