2024-07-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABek Nafarroako azken bi lan istripu mortalak deitoratu eta haien inguruabarrak argitzeko...

LABek Nafarroako azken bi lan istripu mortalak deitoratu eta haien inguruabarrak argitzeko exijitu du

LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi nahi die ortzegunean Sakana S.Coop enpresan istripua izan eta atzo hil zen Yeray Lanz Azpilikueta 30 urteko langileari, bere familiari eta lagunei, bai eta ortziralean Tebasen hil zen Mikel Diaz Oiaga 45 urteko Sarrigurengo kamioilariari, bere familiari eta senideei ere.

Sindikatu honek erakundeei eta patronalari exijitzen dio bi ezbehar horien inguruko guztiak argitzea, prebentzio neurriak hartu ziren ala ez eta egokiak ziren ala ez argitzea.

Aurten, dagoeneko, 14 pertsona hil dira Euskal Herrian lanean; horietatik zazpik errepidean galdu dute bizia, gidari eta garraiolariak baitziren. Datu horiek guztiak eta prekarietatearen ondorioak gizarteratzea nahitaezkoa dela kontuan hartuta, LABek dei egiten du lan istripuak deitoratzeko eta salatzeko antolatuko diren ekitaldietan partze hartzera.

Prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri egokiak ez hartzea izan ohi dira lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak: azpikontratazioa, aldi baterakotasunak, kontratu partzialak, lan erritmo biziak, formakuntzarik eza… Larriena dena da horren guztiaren atzean dagoen zio bakarra enpresen diru gosea dela. Lan kosteak murriztuta irabazi tasak mantenduz sakontzen da prekarietatean, eta ez da beharrezko prebentzio neurriak hartzen. Batzuek gehiago irabazten jarraitzeko, gero eta gehiago dira egunero-egunero beraien bizitza arriskuan jartzera behartuak diren langileak, baita hiltzen direnak ere. Hala, istripu ia guztiak oinarrizko segurtasun neurri batzuekin ekidin zitezkeela azpimarratu nahi dugu. Normalean, prekarietate egoera gordinetan gertatutakoak izaten dira istripuak, eta halakoek agerian uzten dute prebentzio arloan atzera goazela prekarietatearen ondorioz.

Iruñea, 2018ko martxoaren 17a  

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.