2024-12-20
HomeEkintza SozialaEz dugu onartzen edozein langile erasotua eta jazarria izatea bere arraza eta...

Ez dugu onartzen edozein langile erasotua eta jazarria izatea bere arraza eta jatorriagatik

Atzo, martxoak 15, Madrilgo Lavapies auzoko kale saltzaile Mmame Mbaye hil zen polizia atzetik izan ondoren. Aurreko egunean hasi ziren jarraipenak eta sarekadak auzo horretan, eta, arrazakeriaren aurkako eta migranteen aldeko kolektiboek adierazi duten bezala, egoera hauek etengabeak izan dira azken asteetan.

LABetik gure elkartasuna erakutsi nahi diegu Madrilgo kale saltzaileei, eta baita Madrilgo Mantero eta Lateroen Sindikatuari. Gertakariak onartezinak iruditzen zaizkigu eta ezin dugu onartu edozein langile erasotua eta jazarria izatea bere arraza edo jatorriagatik. Oraindik gogoan dugu Elhadji Ndiate, Iruñeko Polizia Nazionalaren egoitzan hil zena, Iruñeko Errotxapea auzoan atxilotua izan ondoren.

LABek bere konpromisoa berresten du langile guztien defentsan eta hauen eskubideen alde. Garai honetan, kapitalaren erasoa inoiz baino bortitzagoa denean, klase subjektua berrosatzea ezinbestekoa da, baita sektore sozial desberdinen artean borroka bateratuak egituratzea ere. Sindikatuak bat egiten du Lavapies auzoko hilketa salatzeko Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.