2025-03-30
HomeIndustriaMetalgintzaNegoziaketa duinaren beharra aldarrikatu dugu Zestoako GRI Castingsen

Negoziaketa duinaren beharra aldarrikatu dugu Zestoako GRI Castingsen

Gaur goizean, Zestoako GRI CASTINGS (lehengo TS Fundiciones) enpresaren aurrean elkartu gara LABeko eskualdeko Industria arloko ordezkariok, bertoko langileek bizi duten egoera azaleratu eta Zuzendaritzak darabilkien jukutria salatzeko.

TSko langile ohien konpromisoa albiste izan dugu sarri, eta proiektu honen ardatza langile ohiak beraiek izatea berri ikaragarria izan da noski. Baina zoritxarrez, gaurkoan beste kontu batzuengatik dugu albiste.

Bi urte luze igaro dira GRI berria martxan jarri zenetik eta denbora aurrera doan heinean arazo berriak agertu dira eta guzti hau gehiagora joan baino lehen honako hau salatu nahi dugu:

● Zuzendaritzak Gipuzkoako Hitzarmena hobetuko duen Enpresa mailako akordio bat negoziatzeko konpromisoa adierazi zuen arren, urte bete luze darama ezer negoziatu nahirik gabe, enpresa mailako lan baldintzak hobetzearen inguruko eztabaida bati ateak itxiz, eta harturiko konpromisoei uko eginez.

● Hori gutxi balitz, langile guztiontzako oinarrizko baldintzatzat adostu zen herrialdeko hitzarmenaren aplikazioa ere nahieran aplikatzen hasiak dira “malgutasun eta polibalentziaren” aitzakiatan, eta nahikoa dela esateko garaia heldu da (lan baldintza eta lan harremanak arautuko dituen akordio gune bati ateak ixten dizkio).

TSko langile ohietatik 40tik gora dira dagoeneko lanean direnak, baina aldiz 45 langile inguru dira oraindik euren aukeraren zain daudenak. Langile ohi hauek izan ziren TSrentzat proiektu bat egon zedin apustu egin zutenak, eta uste dugu aurrez azalduriko Zuzendaritzaren jarrerak 45 langile hauen inkorporazioa denboran ikaragarri luza dezakeela dugu. Lanpostuen sorrera erraztu dezaketen planteamendu ezberdinak eztabaidatu nahi ez eta hortarako markoa den negoziaketa oztopatzen dute.

Negoziazio Kolektiboa da gure lanarekin sortzen dugun aberastasuna banatu eta lan harreman zein baldintza duinak bermatzeko tresna. Lanpostuen sorrera bermatzea da erronka, baina aldi berean lan baldintza eta lan harremanak egonkortuaz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.