2024-12-19
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaKanpaina bat abiatuko dugu, Nafarroako Gobernuari eskatzeko zerbitzu sozialen ratioen dekretua hobetu...

Kanpaina bat abiatuko dugu, Nafarroako Gobernuari eskatzeko zerbitzu sozialen ratioen dekretua hobetu dezan

Sektore soziokomunitariotik, zerbitzu sozialen egungo egoera aintzat harturik, eta ikusirik Nafarroako Gobernuak ez duela bete zerbitzu sozialen ratioak arautzearen aldeko kanpainaren ondorioz duela bi urte hartutako hitza, hain zuzen ere zerbitzu sozialak arautzen duen dekretua behingoz alda dezaten exijitzeko beste kanpaina bat martxan jarriko du LAB sindikatuak. Gure iritziz, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokiak lortzea. Euskal Autonomia Erkidegoaren egoerari buruzko irakurketa atzo egin genuen, Bilbon egindako agerraldian.

Duela bi urte martxan jarritako kanpainaren ondoren, Nafarroako gobernuak konpromisoa hartu zuen zerbitzu sozialak arautzen zuen lege dekretua aldatzeko. Horretaz gain, sindikatuekin arazoari buelta emateko elkarlanean arituko zela izan zen hartutako beste konpromisoa.

Bi urte pasa ondoren, ez dugu albisterik jaso. Eta are gehiago, zerbitzu sozialen egoera geroz eta okerragoa dela baieztatu dezakegu. Irakurketa hau administrazioak azkenengo bi urte hauetan atera dituen enkante publiko eta helduen egoitzetako itunpeko plazetan argi eta garbi ikus daiteke. Zerbitzu sozialen prezioen homogeneizazio prozesu bat egin duen, non langileek beti bezala galtzen atera dira.

Beste alde batetik, lan osasunaren ikuspegitik zerbitzu sozialen sektorea hankaz gora dago. Lan kargak ikaragarriak dira, arrisku psikosozialak kezkagarriak dira, eraso fisiko zein psikologiko oso larriak ematen dira, sektoreko berezko gaixotasunak direnak ez dira aitortzen eta abar luze bat. Hau guztia, sektore honetan gaur egun lan egiteak arrisku lan bat bilakatu du.

Hau guztia iraultzeko, LAB sindikatuak kanpaina bat abiaraziko du, hurrengo hilabeetan garatzen joanen dena, Nafarroako Gobernuari exigitzeko hobetu dezan zerbitzu sozialen ratioak arautzen dituen dekretua.

Kanpaina bi helburutan oinarritzen da. Alde batetik, lan osasunaren egokitze eta berritze bat eskatuko dugu. Horretarako langileekin ahalduntze prozesu bat egingo dugu eta bestetik, sektoreko enpresetan lan osasuna arautzen dituzten legeak betetzea eskatuko dugu. Eta bestetik, ikuspegi honetan oinarrituta, Nafarroako Gobernuari dekretua behingoz aldatu dezan eskatuko diogu. Sektoreko gaur egungo errealitatea iraultzeko, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokia lortzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.