2024-11-23
HomeGreba orokorraGreba OrokorraEuskal Herriko, Galizako, Kanarietako eta Kataluinako sindikalgintza nazionalaren adierazpen amankomuna

Euskal Herriko, Galizako, Kanarietako eta Kataluinako sindikalgintza nazionalaren adierazpen amankomuna

Canarias: Intersindical Canaria
Euskal Herria: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU
Galiza: CIG, CUT
Països Catalans: Intersindical-CSC

Azken urteotan herritar klaseen interesen aurkako erasoak pairatzen ari gara Madrilgo eta autonomia ezberdinetako gobernuen partetik. Erasoaldi desarautzaile hau, gaur egungo krisi globalaren erantzule nagusia den eta izaera finantzieroa duen kapitalismo espekulatzaileak lehengo kapitalismo eredu ekoizlea ordezkatu duenean ematen ari da. 

Testuinguru honetan, pentsioen erreformak, eskubide sozial eta lan eskubideen murrizketak, bat egiten dute denboran lan eremuan erreforma eran eman den desarautzearekin, dogma neoliberalaren agindupean sektore publikoaren deusestatzean sakontzen duena.

Agiri hau izenpetzen dugun sindikatuok, bakoitzaren herrialdean ezarriak gaudelarik eta bertako herritar klaseekin, ez dugu ikusle huts gisa jarduteko asmorik kohesio eta justizia sozialaren pieza funtsekoa diren arlo publikoari eta jendarte babesari erreferentzia egiten dion adierazpen oro eraisten den bitartean. Egin diezaiogun aurre egoera honi eta herritar klaseen ongizate eta etorkizunaren aurkakoak diren eraso hauen aurrean harresia eraiki dezagun.

Guzti honengatik, langileria inongo defentsarik gabe uzten duen azken lan erreformaren aurka agertzen gara, beharginak desarauturiko lan merkatu baten eta enpresarien behar eta nahietara guztiz sometiturik uzten dituena. Hitzarmen kolektiboak baliogabetzen dituen azken lan erreforma honen aurka azaltzen gara, lan harremanei dagozkien eskubideetan aurrera egin beharrean, erlazio feudaletara hurbiltzen gaiuten atzerapauso arriskutsua suposatzen duelako. Hiritarrei lana eskuratzea erraztu beharrean, lan merkatutik kaleratzeak soilik sustatzen dituen erreformaren aurka azaltzen gara, prekarietatearen eta desenpleguaren hazkundea ekarriko dituen tresna berria bihurtuko delako.

Hau dela eta, lan erreforma honen aurka erantzun argi eta nahastezina eman gura dugu, hiritarrok eskubide sozialen aurkako eraso zuzen hau onartuko ez dugula argi utziko duen greba orokorra bultzatuz. Mobilizazio hau herri eta klase bezela pairatzen ditugun erasoen aurkako erantzuna ere izan behar da, lan harremanen eta jendarte babesaren esparru propioak lortzeko eta gure herrialdeen askapen nazional eta sozialaren bidean aurrera egin ahal izateko.

Aipatutako arrazoiengatik, eta geure ikuspegi internazionalistatik, dei egiten diegu Euskal Herria, Galiza, eta Herrialde Katalanetako herritarrei datorren martxoaren 29ko greba orokorrean aktiboki parte har dezaten.

Gora langile klasea!
Viva Canarias libre!
Gora Euskal Herria askatuta!
Viva Galiza ceibe!
Visquin els Països Catalans lliures!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.