2025-12-14
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaKalera irten da Arabako Etxez Etxeko Laguntzako sektorea

Kalera irten da Arabako Etxez Etxeko Laguntzako sektorea

Araban 800 langiletik gora egiten dute lan Etxez Etxeko laguntzan, eta guztira 2.981 erabiltzaileetatik gora zaintzen dira. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak azpikontratzen duten zerbitzua dugu hau, hau da, enpresa pribatuen esku geratzen den gizarte zerbitzua dugu. Bada, gaurko lanuzteak deitu dituzte, 12:00etatik 15:00etara, eta elkarretaratze bat egin dute Gasteizen.

Etxez Etxeko laguntzaren sektorea oso feminizatu eta prekarioa da, non langileek lana eta bizitza pribatua uztartzeko zailtasun handiak dituzten. Lanaldia partzialak dira gehienak eta egunean 10ordutako disponibilitatea eskatzen dutenak. Gainera zerbitzuaren antolakuntza “produktibitaterari” ematen dio garrantzia eta ez zaintzari. Zerbitzu honetako lagileek ez dute beraien lanaren aitortza nahikorik eta horregatik ere, jasaten dituzten gihar eta hezurretako arazoek ez dira laneko gaixotasunak bezala aitortzen.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmena ultraktibitatean dago 2011. urtetik. Horrek langileen eros ahalmenari dagokionez %7,4a galtzea ekarri du, eta aldi berean, lan baldintzen berritze edota egokitzapenik ez egotea suposatu du.

LABek hitzarmen berria negoziatu nahi du, Patronalaren eta Administrazioen aurrez aurre eseri, eta Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuan diharduten langileen baldintzak hobetu nahi ditugu. Momentu honetan negoziaketa blokeatuta dagoelako kalera atera gara. ELA, CCOO eta UGTrekin batera, lanuzteak egingo ditugu, gaur ez ezik, martxoaren 1ean ere.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.