LAB, ELA, STEILAS, ESK eta HIRU sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Lan Departamentuaren bulegoetara hurbildu gara gaur, martxoaren 8ko lanuzteak erregistratzeko. Gauza bera egin genuen atzo Bilbon; Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan, astearteko kasuan.
Hain zuzen ere, gehiengo sindikalak bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin. Martxoaren 8an lau orduko lanuzteak egiteko deia luzatu dute, goizez zein arratsaldez; 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Herrialdeko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte egun horretan; 12:00etan eta 20:00etan, hain justu.