Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a, kantuz ospatu ohi dute Euskal Herrian. Bada, ohitura horri begi keinua egin diote gaur Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzen garbiketaz arduratzen diren langileek, euren lan gatazka ikusgarri egiteko. Hala, aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzean, Garbialdi enpresarentzat eta aldundiarentzat berarentzat koplak izan dituzte. “14 zentimoko igoera Garbialdiren ziztrina, Aldundiak belarri gorra du garbitzaileon lehian", adierazi dute kantuan.
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS
Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du
Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.
LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan
Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.
Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek
Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.