2024-07-23
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaMutrikuko DIAn kaleratzerik ez, berronarpena orain

Mutrikuko DIAn kaleratzerik ez, berronarpena orain

Iragan urte bukaeran, Mutrikuko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen. Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIAko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egin genuen Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.