2024-07-03
HomeEkintza SindikalaIruƱea-Tuterako San Juan de Dios ospitaleko langileek ez dute "low cost" langileak...

IruƱea-Tuterako San Juan de Dios ospitaleko langileek ez dute “low cost” langileak izaten jarraitu nahi

Mobilizazioa egin dute IruƱeko Udaletxe plazan, zuzendaritzari negoziatu dezala eskatzeko. Enpresa-batzordeak 5 hilabete daramatza 2022ko abenduan bukatu zen hitzarmen kolektiboa berritu nahian. Soldata duinak eskatu ditu, bizitzaren garestitzearen eta KPIaren arabera eguneratutakoak.

Negoziazioa oso konplexua eta zaila gertatzen ari dela salatu du enpresa-batzordeak, “oztopo bat bestearen atzetik”. Hilabete hauetan, Giza Baliabideen burua eta Pertsonen eta Balioen arduraduna ez dira eskura egon, negoziazioak eten egin dira, eta orain zentroko zuzendaritzak oso jarrera itxia hartu du. Horren ondorioz, zenbait mobilizazio egin behar izan dituzte langileek, eta gaur, Udaletxe plazan elkarretaratzea egin dute, egoera jendaurrean salatzea beste aukerarik ez dutelako ikusten.

Enpresa batzordeak salatu du zortzi urte daramatzala zuzendaritzaren aitzakia berdinak entzuten: ā€œEz dago itunik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin. Osasunbideak ez ditu tarifak eguneratzen. Osasunbideak oso gutxi ordaintzen duā€.

Langileek adierazi dute, osasun arloko profesionalak diren aldetik, erabateko dedikazioarekin atenditzen dituztela herritar guztiak. Eta halaxe segitu nahi dutela, “baina asko lan egiteaz eta gutxi kobratzeaz nazkatzen hasi gara”, gaineratu dute.

Zehaztu dute hiru legegintzaldi igaro direla, kolore bateko eta besteko gobernuak pasa direla, eta ez direla gauza izan hitzarmen edo itun serio eta iraunkor bat arautzeko. “Batzuk eta besteak erkidego honentzat funtsezkoa eta beharrezkoa den osasun arretaren kontura aberasten dira bidegabeki. Eta horrekin ere nazkatzen hasi gara”, gaineratu dute.

Nazkatuta daude ikusten dutelako azken urteotako gobernuak eta zentroko zuzendaritza ez direla gai aspalditik agintzen dieten akordioa adosteko eta aurrera eramateko.

Nabarmendu dute egoera horretan, eurak direla pagaburuak, San Juan de Dios ospitaleko zuzendaritzaren gaitasun eta interes falta ordaintzen dutenak. Egunero-egunero eta urtero-urtero artatzen dituzte pazienteen beharrak, euren bizkarren gainean motxila handi bat dutela. Pazienteen % 95 osasun sistema publikotik datozela gaineratu dute.

Osasunbidearen marka zuria izateaz nazkatuta daudela adierazi dute. “Sektore publikoarekin konparatuta, jasaten dugun soldata-arrakala izugarria da, eta gero eta handiagoa izanen da”, gaineratu dute. Soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzen dute, gero eta pobreagoak ez izateko, baina enpresak tinko segitzen du proposamen guztiei atea itxiz.

Salatu dute gauza bat edo bestea dela, 8 urte daramatzatela egoera berean. Eta gaineratu dute poz handiz ospatuko dutela Sanferminetako Txupinazoaren jaurtiketa, sinatutako hitzarmen on batekin iristen badira, soldata duinekin, bizitzaren garestitzearen eta KPIaren arabera eguneratutakoak. Gaineratu dute 5 puntuko aldea dagoela langileek eskatzen dutenaren eta zuzendaritzak eskaintzen duenaren artean.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.