2024-07-03
HomeEkintza SindikalaErrepide mozketa egin dugu IruƱean salatzeko patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek...

Errepide mozketa egin dugu IruƱean salatzeko patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Kimiketako hitzarmena guztiz blokeatu dutela

LAB sindikatuko zenbait kidek eta Kimiketako zenbait langilek IruƱeko errepide bat moztu dugu gaur goizean, irudikatzeko eta salatzeko patronalak zein UGT eta CCOO sindikatuek erabat blokeatu dutela Nafarroan sektoreko hitzarmen probintziala izateko aukera. Iragan urteko ekainean abiatu genuen halako hitzarmen bat negoziatu ahal izateko lanketa, baina aipaturiko eragile horiek guztiz moztu dute bide hori.

CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen egoitza eta UGT zein CCOO sindikatuen egoitzak metro gutxiko tartean daude IruƱean. Bi gune horien arteko errepidea moztu dugu gaur. Sindikatu honen ustez, Nafarroako patronalaren jarrera guztiz salagarria eta kritigarria da, baina ez da harritzekoa izan, bere ohiko jokabidearekin bat egiten baitu. Baina UGT eta CCOOren jarrera, berriz, benetan kezkatzekoa izan da.

Bi sindikatu horiek intersindikalean batzeari ere uko egin diote. Patronalak, aldiz, bai egin du hori. Eta, bilerarik egin gabe, UGT eta CCOO publikoki atera dira Kimiketako Nafarroako hitzarmena izatearen kontra daudela adieraztera. Eta kontrakotasun horrek guztiz baldintzatu du aipaturiko hitzarmena negoziatu ahal izatea, ordezkaritzaren gehiengorik gabe ez delako negoziazio eremu berririk irekitzen ahal -bi sindikatu horiek ordezkaritza osoaren %55 dute-.

Gainera, Madrilen UGT eta CCOO negoziatzen ari diren Kimiketako hitzarmen estatalean, propio adostu dute hitzarmen probintzialak egon ahal ez izatea, nahiz eta aste honetan berean adostu den euskal hitzarmenen lehentasunak neurri hori bertan behera uzten duen.

Ikuspegi sindikaletik ulertezina da jarrera hori, Nafarroako hitzarmena izanda objektiboki sektoreko langileen lan baldintzak hobetuko zirelako; are gehiago bi sindikatu horiek EAE-n, aldarrikapen berdinaren aitzinean, intersindikalaren aldeko jarrera dutenean.

Dena dela, ardura osoa ez da UGT eta CCOOrena. CENek ere ardura zuzena du. Eroso baitago sektoreko langileen prekarizazioan eta entzungor egin dio 25 lantegitako enpresa batzordeek egindako Nafarroako hitzarmenaren aldeko eskakizunari.

LAB sindikatuan irmoki jarraituko dugu lanean, Nafarroako Kimiketako hitzarmena negoziatu ahal izatearen alde. Baina argi adierazi nahi dugu, egun, helburu hori gauzatu ahal izateko sektoreak duen ordezkaritza gehiengoa oztopo bat dela eta, horregatik, langileen konfiantza beharrezkoa duela LABek, lanpostuak prekarizatu nahi duen patronalari aurre egin ahal izateko.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.