LAB sindikatutik Argentinako herriari eta, batez ere, langile klaseari bakarrik ez daudela adierazi nahi diegu. Talde argazki baten bitartez gure elkartasun guztia bidali diegu, eta pairatzen ari diren egoera honen aurrean bakarrik ez daudela adierazi nahi izan diegu.
LABen elkartasun keinua Ekimen #ArgentinaEzDagoBakarrik kanpainaren baitan kokatzen da. Kanpaina honek herrialde honetan gertatzen ari dena salatzea du helburu, eta, aldi berean, han gertatzen ari den guztiaren aurrean nazioarteko elkartasuna bilatzea du xede.
Eskubide sozial eta laboralen aurkako erasoak, langileen kontrako jazarpena, errepresio politiko eta soziala eta diktadura garaiko genozidekiko barkamen keinuak Argentinan egunero gertatzen ari den zerbait da, eta, horren aurrean ezin garenez ixilik eta besoak gurutzatuta gelditu, elkartasun keinu hbat bidali nahi izan diegu.