2024-07-03
HomeEkintza SozialaMilaka lagunek alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Bilbon eta IruƱean

Milaka lagunek alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Bilbon eta IruƱean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak deitutako mobilizazioek 60 eragile sozial baino gehiagoren atxikimendua jaso dute.

Milaka lagun kalera atera dira gaur Bilbon eta IruƱean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren, Emakumeen Mundu Martxaren eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistaren deialdiari jarraituz. Bi mobilizazioetan Rafah, Gaza eta Palestina aipatu dira, genozidioa behingoz geldi dadin.

Manifestazioen amaieran irakurritako manifestuak alternatiba ekosozial justuaren terminoak jasotzen ditu: “Egungo egoerak krisi ekologiko gero eta sakonago eta prekaritate handiagora garamatza. Larrialdi klimatikoa agerikoa da, prekaritatea zabaldu egiten da lan- eta bizi-baldintzetan, prezioak igo egiten dira eta elikadura osasungarria bezalako eskubideak urratu egiten dira. Gainera, zerbitzu publikoak desegiten ari dira. Zaintzak funtsezkoak dira, baina gaur egun zaintzarako eskubide kolektiboa ez dago bermatuta. Matxismoa eta arrazakeria gero eta handiagoak dira. Gerrak eta autoritarismoa areagotu egiten dira. Errealitate horren beste alde bat putre-funtsak, supermerkatu handiak eta gero eta etekin handiagoak metatzen dituzten banku-erakundeak dira. Egungo gobernuek bultzatutako politika publikoak ez dira nahikoa norabide hori aldatzeko”.

Hauek dira gaurko mobilizazioetako 7 ardatzak:
ā€¢ Denontzako planeta bizigarri bat behar du, eta, horretarako, larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egin behar zaie.
ā€¢ Bizitzak erdigunean eta ez gutxi batzuen negozio eta etekinak erdigunean jartzen dituen eredu ekonomiko eta soziala behar da.
ā€¢ Lanak duindu behar dira, bereziki funtsezko lanak. Aberastasuna birbanatu behar da eta horretarako, gehien duenak zerga gehiago ordaindu.
ā€¢ Ez ditugu merkatuaren esku utzi nahi bizitzarako funtsezko eremuak. Elikagaien subiranotasuna, telekomunikazioak edo energĆ­a eremu publikotik bultzatu beharrezko oinarrizko elementuak dira.
ā€¢ Eskubide guztiak pertsona guztientzat, guztiok baitugu bizimodu duina izateko eskubidea. Matxismoa, arrazismoaā€¦ eta zapalkuntza eta diskriminazio ardatz guztiak suntsitu behar dira. Atzerritartasun Legea bertan behera utzi.
ā€¢ Gerrari eta gastu militarrari ezetz, eta gizartea eta ekonomia desmilitarizatu.
ā€¢ Egin beharreko aldaketa horiek guztiak ezin dira merkatuaren esku utzi. Planifikazio publiko sendoak eta demokratikoki eraikiak behar dira.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.