Gernika Palestina deialdi herritarrak martxan jarri du elkartasun aktiboko kanpaina, Palestinak Israelen aldetik bizi duen eraso larriaren aurrean. Helburu hirukoitza dauka kanpainak: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrera eramatea, Gazan elkartasun proiektuak bultzatzea eta Palestina leku guztietan ikustaraztea.
Laguntzeko moduak ere askotarikoak dira. Batetik, dohaintza ekonomikoa (Laboral Kutxako ES0530350083240830140015 kontu zenbakian). Bigarrenik, Mundubat GKEaren dohaintza atalean ekarpenak eginez (BIZUM bidez 08736 kodearekin) eta hirugarrenik, Palestinarekiko elkartasun taldeetan parte hartuz edo era indibidualean.
Palestinako bandera etxeko balkoian jartzeko eskaria ere egin dute. Honetaz gain, kanpainaren irudiaren kartela norberak inprimatu eta komertzioetan, etxean, lantokietan eta ibilgailuetan jartzea ere proposatzen dute. Azkenik, kanpainaren ikonoak sare sozialen profiletan jartzeko eskaria ere egin dute. Banderak, kartelak eta ikonoak lortzeko aukera desberdinak daude. Batetik, www.gernikapalestina.eus webgunean eta bestetik herri eta auzoetako taldeen bitartez.
Herrietan lan egiteko deialdia ere egin dute Gernika Palestinatik, formulario bat beteta: http://bit.ly/BOL-HERRIAK