2024-07-23
HomeEkintza SindikalaItziarreko Reiner e Hijos SL enpresan askatasun sindikalari eraso egiten zaio

Itziarreko Reiner e Hijos SL enpresan askatasun sindikalari eraso egiten zaio

Itziarreko Reiner e Hijos S.L.- ko delegatu batek falta larri baten komunikazioa jaso zuen maiatzaren 12an enpresaren partetik Kimikako hitzarmen estatalean 60.5 artikuluan oinarrituta, “desobedentziaren” akusaziopean. Ez dugu egoera hau ez ulertzen, ez konpartitzen, denbora luzean enpresari kontu ezberdinak eskatu dizkio gure delegatuak, denon baldintzak eta eskubideak hobetzeko asmoz, horregatik ez dugu onartuko enpresako langile eta delegatua jo puntuan jartzea.

Uztailaren 10ean kontziliaketa saiakera bat izan genuen. LAB sindikatutik prozesu horren baliogabetasuna aitortu, eta subsidiarioki zigorraren inprozedentzia onartzeko eskaera egin genuen; aldi berean, prozesua bertan behera eta eraginkortasun gabe gera zedin eskatuz. Kontziliaketan, enpresak jarrera kaxkarra izan zuen, elkarrizketarako eta arazoari konponbide bat topatzeko intentziorik erakutsi gabe; hori dela eta, urriaren 20ean epaiketa bat burutuko da.

LABek enpresaren jarrera gaitzesten du. Egoera hau diskriminazio eta askatasun sindikalari eraso bat besterik ez da; eta ez gaude Reiner e Hijos S.L. enpresan delegatu lana egiteagatik jazarpen hau jasateko prest.

Horregatik, kontzentrazioa egin genuen atzo, bertan zigortutako ordezkariari gure elkartasun osoa helarazteaz gain, enpresari zentzugabekeri hau alde batera lagatzeko eskatu genion.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.