2024-11-22
HomeNazioartea IdazkaritzaHitzaldiakErreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko eta aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak...

Erreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko eta aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak parez pare irekitzen ditu


Atzo Irailak 26, Besaingo Igartza jauregian LABek antolatuta hitzaldi bat egon zen "Proces Català, Erabakitzeko eskubidea eta aldaketa soziala"-ren inguruan. 60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.

60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.

Hitzaldian, azken urteetan Katalunian emandako prozesu historikoaz gain, prozesu guzti honetan gizarte zibilak, eta konkretuki sindikalgintzak izandako papera aztertu zen, eta behin eta berriz aipatu zuten Urriaren 1eko erreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko tresna den neurrian, aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak parez pare irekitzen dituela.

Bukatzeko Irailaren 10ean Bartzelonan nazioarteko sindikatuok onartu genuen adierazpenaren berri eman zen, erreferendumari eta Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidean berretsi zirelarik.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.