2024-07-23
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaOsakidetzaren euskara planak, oraindik, langileen euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen du

Osakidetzaren euskara planak, oraindik, langileen euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen du

Irailaren 20an argitaratu zen Osakidetzan abian jarritako bigarren euskara planaren erdibideko balorazioa. LABetik jakitera eman nahi dugu, Osakidetzak hartutako konpromisoen betetze ezak, Osakidetzako langile euskaldunen eskubide urraketa ere, badakarrela.

Osakidetzan lanean ari diren langile euskaldunek une oro ikusten dituzte beraien eskubideak urratuta, batez ere, euskaraz lan egiteko ezintasuna gero eta agerikoagoa delako. Euskara planean kontrakoa jarri arren, egun, lan hizkuntza gisa, praktikan, gaztelera dago ezarrita: historia klinikoa gazteleraz dago, barne komunikazio ugari gazteleraz igortzen dira, programa informatiko zenbaitek gazteleraz egoten jarraitzen dute…

Gainera, langileen euskalduntzean eta trebatze ikastaroetan ez da behar adina diru eta denbora inbertitzen, eta horrek are gehiago zailtzen du, arestian aipatu gisa, lana euskaraz egin ahal izatea.

Ezinbestekoa da, Osakidetzaren euskara planean hartutako konpromisoak betetzea langileek lanean euskaraz jarduteko eskubidea bermatua izan dezaten. Osakidetzako arduradunei exijitzen diegu egoera hau errepikatu ez dadin, benetako neurriak hartzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.