2024-12-21
HomeHerriak du hitza eta erabakiaLAB Diadan egon da Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazten eta erreferenduma babesten

LAB Diadan egon da Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazten eta erreferenduma babesten

Irailaren 11ako testuinguruan, LAB sindikatua Bartzelonan egon da bertako herri langileari bere elkartasuna adierazteko eta erreferendumaren babeserako bere konpromisoa berresten.

Alde batetik Irailaren 10ean Kataluniako CSC, IAC eta COS sindikatuek deituta foro sindikal batean parte hartu genuen Intersindical Valenciana, CSI Asturies, Andaluziako SAT, Galizatik CUT eta CIG, Aragoitik CUT, Balearetatik STEI, Intersindical Canaria eta Euskal Herritik LAB, ELA, ESK eta STEILAS-en parte hartzearekin. Foro horretan Kataluniako erreferendumari gure babesa adierazi zitzaion eta Estatuaren balizko errepresioa gaitzesteaz gain, errepresioa emango balitz gure babes guztia adierazi genion Kataluniako herriari.

Bertze aldetik Irailaren 11ean Diadako ekitaldi herrikoietan parte hartu genuen. Goizean 1978ko Irailaren 11ean poliziak eraildako Gustau Muñozen omenaldian parte genuen, eguerdian preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko manifestaldian parte hartu genuen eta baita ere ezkerreko alderdi guztien ordezkaritza batek parte hartzen zuen ekitaldian parte hartu genuen Urriaren 1eko erreferendumean jendeari parte hartzera deituz. Arratsaldean gainontzeko sindikatuekin batera manifestazio edo kontzentrazio erraldoian egon ginen eta behin bukatuta Esquerra Independentistak deituriko manifestaldian parte hartu genuen.

Bartzelonan egun hauetan ikusitakoa gauzak oso argi dituen herri bat da, Urriaren 1ean bozkatzeko determinazioa hartua duen herri bat eta estatutik etor daitekeen errepresioari beldurra galdu dion herri bat. Horregatik LAB sindikatutik Kataluniako herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsan berresten gara eta bai Euskal Herrian eta baita Katalunian ere deituta dauden mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, larunbata honetan Gure Esku Dago plataformak Bilbon deituta duen manifestalditik hasita.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...