2025-12-14
HomeEkintza PolitikoaEragile eta instituzioen artean presoak etxeratzeko bide orri bat adostu behar dugu

Eragile eta instituzioen artean presoak etxeratzeko bide orri bat adostu behar dugu


Gaur Bilbon euskal preso politiko, iheslari eta deportatuak eta haien eskubideen aldeko aldarrikapenak festetan murgildu ditugu. Eguerdiko 12:30etan hasi den mobilizazioan agertoki politiko berri batean bagaude ere, ehunka herritar falta zaizkigula salatu eta bake bidean egiteko dugun bidean eragile politiko, sozial eta instituzionalen artean bide orri bat adostu beharra dela aldarrikatu dugu.

Manifestaldiaren bukaerako mezua:

"Gaurko mobilizazioaren bidez preso, iheslari eta deportatuak Bilboko festetan murgildu nahi izan ditugu, giro alai eta herrikoi honen parte bihurtuz.

Agertoki politiko berri batean bagaude ere ehunka herritar falta baititugu gure kaleetan. Garai berria bada ere, Estatuek bake eta askatasunerako bidea blokeatu besterik ez dute egin nahi. Blokeo hori bereziki nabarmena da euskal preso politikoekiko mendekuzko kartzela politika krudelaren jazarpenean. Ez zaigu adibiderik falta; larriki gaixo dauden presoen egoera larria, 70 urtetik gorako presoen egoera, isolamendu bortitza, motxiladun umeak…eta duela gutxi kartzela politika krudel honek Kepa del Hoyo presoa galdakaoztarra hil du. Azkena izan dadila!

Desde aquí queremos enviar todo nuestro cariño, solidaridad y respaldo al colectivo de presos, refugiados y deportadas políticas y sus familiares. Si de verdad queremos construir el escenario de soluciones integrales y justas que tanto ansía y que tanto se merece nuestro pueblo, les necesitamos en casa, en la calle, en las fiesta peleando mano a mano con todas nosotras. No hay posibilidad de convivencia ni de normalización política mientras tengamos cientos de represaliadas encarceladas o por huidos sin poder volver a su pueblo.

Arduraz joka dezagun guztiok. Bakea lortzeko bidea dugu egiteke, eta horretarako eragile politiko, sozial eta instituzionalen artean bide orri bat adostu beharra dago, zeinetan helburu eta lehentasunak ondo markatuko diren. Larriki gaixo dauden presoak, adindunak, kartzelan urte asko daramatenak, sakabanaketa bera…guztiak ateratzeko plangintza integral bat egin behar da eta horren oinarri kontsentsua eta akordioak izan behar dute. Alderdikeriak utzi eta herriaren interesei begiratu behar diegu, herri honek bakea nahi duelako eta merezi duelako.

Nosotras tenemos la obligación de recuperar la ilusión y la esperanza en nosotras mismas, debemos creer en nuestra fuerza, porque hemos llegado mediante la lucha hasta aquí. Ha llegado el momento de liberar toda la fuerza y ansia de libertad que tenemos. Estamos trabajando, estamos en el camino correcto. Si hay una cosa que el desarme verificó fue que, por supuesto que nadie duda que los estados son poderosos, pero tengámoslo claro: NO SON INVENCIBLES . Las claves: movilización popular y trabajo compartido con las expresiones populares y diferentes instituciones…PERO SOBRE TODO el trabajo de la mano con nuestro pueblo y con sus gentes. Con ello conseguiremos la libertad de nuestros prisioneros y la consecución de un futuro libre sin represaliados políticos.

Heldu da aurreko fasea modu intengral eta iraunkorrean ixteko unea. Gure indarra horretan jarri behar dugu. Sufrimendua dagoen bitartean ez baitago bake eta elkarbizitzarako aukerarik. Euskal preso, iheslari eta deportatu eta haien senideek egunero pairatzen ari diren sufrimenduarekin bukatu behar dugu, guztion ardura da. Horregatik, ate joka dugun ikasturte politiko berrirako gauza bat eskatu nahi diegu eragile politikoei; kontuan izateko bakea lortzea guztion ardura dela eta horretarako beharrezkoa dela beraien agenda politikoan auzi hau sartzea. Errepresaliatuen afera ez baita Ezker Abertzalearen ardura bakarrik, herri honek bizi duen gatazkaren ondorio baitira euskal errepresaliatuak.

Gora euskal preso, deportatu eta iheslari politikoak!
Gora gu ta gutarrak, Gora EUSKAL HERRIA!"

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.