2024-11-25
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaEnpleguaren alde eta kaleratzeen kontra Simplyko langileak

Enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra Simplyko langileak

Pasa den abuztuaren 9an, Simply enpresak garbiketaz arduratzen zen Grupo Norte enpresako 31 langile kaleratuak izango zirela jakinarazi zuen. Enpresa-batzordeak langileak subrogatzeko eskatu zioten Simplyko zuzendaritzari eta honen erantzuna garbiketa zerbitzua bertan behera geratuko dela abuztuaren 31ean izan da. Egoerari honen aurreak langileak kalera irten dira enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra subrograzioa eskatuz.

Enpresa-batzordearen irakurketa
"GUZTIOK GARA SIMPLYko langileak
Kaleratzerik ez. Subrogazioa orain!

Pasa den abuztuaren 9an, Simplytik kaleratuak izango zirela jakinarazi zieten ordura arte garbiketaz arduratzen ziren Grupo Norte enpresako 31 langileri.

Honen aurrean, enpresa-batzordeko ordezkariek langileak subrogatzeko eskatu zioten Simplyko Zuzendaritzari, baina honi ezezkoa erantzun dio Simplyk, egun horretan bertan jakinarazi zielako Bizkaiko enpresa-batzordeei garbiketa zerbitzua kendu egingo zuela 2017ko abuztuaren 31an, Bizkaian zein Estatutan. Garbiketa lan hau, orain arte Grupo Norte zerbitzu enpresako lankideek egiten zutena, Simply bertako langileek egitera pasatuko litzateke. Simplyk 31 langile kaleratuko lituzke horrela.

Bizkaian Simplyk dituen enpresa-batzordeetatik ulertzen dugu denok garela Simplyko langileak eta horregatik eskatu diogu enpresari lankide hauentzako berkokatze edo subrogazio osoa, orain arte egin izan duten lana egiten jarrai dezaten. Salatzen duguna da neurri berri honek dakarren bakarra Simplyko langileentzako murrizketa dela, horrela, lan-kargak handituko zaizkigu eta lan-baldintzak okertu egungo langileei.

Guzti horrengatik, abuztuaren 18an urjentziazko bilera eskatu zitzaion enpresari gatazka hau konpontzeko, eta erantzuna izan zen ez zela bilerarik izango oporretan zeudelako.

Enpresak erakutsitako interes falta honen eta geratutakoaren aurrean, Bizkaiko Simplyko batzordeek eta Grupo Norte azpikontratako langileek kontzentrazioa egin dute Bilboko Gordoniz kaleko 44an dagoen Simply saltokiaren aurrean, gaur osteguna, abuztuaren 24an, “Guztiok gara Simplyko langileak!” lemarekin, 12:30etik 13:00etara. Alde batetik, langileak jasaten hari diren jasanezinezko prekarietate egoera salatuko dute eta bestetik, datorren irailaren 1erako aurreikusita dagoen Grupo Norteko 31 lankideen kaleratzeen aurrean, subrogazioa eskatu. Gure ustez, Simplyko langileak dira hauek ere.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 24an"

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.

Aldarrikatuko dugu Euskal Herriak ahots propioa izan behar duela CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean

Azaroaren 27an bilduko da lehen aldiz CAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia. Bilera hau Beasaingo lantegian egingo da, 10:00etatik aurrera.