2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaGehiengo sindikalaren kontzentrazioa Bilbon Karrantzan hildako langilearen heriotza salatzeko

Gehiengo sindikalaren kontzentrazioa Bilbon Karrantzan hildako langilearen heriotza salatzeko


Gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk kontzentrazioa egin dugu gaur Bilboko Lan Ikuskaritzaren aurrean astelehenean Karrantzan hildako langilearen heriotza salatzeko. Honekin, 41 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildakoa langileak, horietatik 6 garraiolariak.

Mobilizaioan eta Jaione Ugalde HIRU sindikatuko kidearen hitzetan, lehenik eta behin, gure doluminak eta elkartasuna eskaini nahi izan diogu astelehenean Karrantzan hil zen garriolariaren senitateko eta lagunei.

Ugaldek garraiolarien egoera jasanezina dela adierazi du, aurten jadanik, Euskal Herrian hil diren 41 langileetatik 6 garraiolariak direla azpimarratuz. Bestetik, garraiolarien lan eremua errepidea den heinean errepidean izaten dituzten istripuak lan-istripuak direla gogoratu du.

Garraioak, azken urteotan, gero eta egoera prekarioagoa bizi du: presak, gero eta prezio baxuagoak, lan egiteko egoera oso txarrak… Momentua da sektore estrategiko hau administrazioek merezi duen moduan kontutan hartzeko eta arautzeko. Atera ditzatela kooperatiba faltsuak, autonomo faltsuak behingoz sektoretik duintasunez lan egiteko aukera eskainiz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.