2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaFAGOR CNAk etorkizuna izateko oinarriak adierazi ditugu

FAGOR CNAk etorkizuna izateko oinarriak adierazi ditugu

FAGOR oraindik sektorean baloratzen den marka bat da, eta inbertsore baten etorrera posible da. Izan ere, Eusko Jaurlaritza eta markaren jabe den Fagor S.Coop-i exijitzen diegu irtenbide faltsu bati ezezkoa ematea eta Euskal Herrian jarduera bermatuko duen proiektu berri baten aurkezpena eskatzea jarduera bermatuko duen inbertsore batean oinarrituta.

LABek FagorCNAren egoeraren berri eman nahi dio iritzi publikoari eta etorkizunerako proiektu baten oinarriak azaldu.
CNAk sistematikoki ez ditu bete Fagor Electrodomésticos erosi zuenean hartu zituen konpromisoak: aurkeztu zuen industria plana ez dute bete inbertsioei dagokionean, fakturazioari dagokionean eta enpleguari dagokionean, bereziki larria delarik Grumaleko langile ohi eta Fagor Electrodomésticoseko bazkide ohi batzuk oraindik kontratatu ez izana.

Zuzendaritzako etengabeko aldaketak (azkena atzo bertako Zuzendari Nagusiaren kaleraketa), salmenta estrategia zehatzik eza, gardentasun falta eta etengabeko inprobisazioa egungo jabetzak berak bakarrik etorkizuneko alternatiba bat eskaintzeko ezintasunaren erakusle dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak prozesu honetan izandako papera salatu nahi dugu, publikoki enpresaren bilakaera ona aipatu dutelako. Zertan oinarritzen ziren horretarako?

30 pertsonen kaleratzea inora ez doan bidea da, ez die enpresaren benetako arazoei irtenbidea ematen. Horregatik LAB, neurri honen eta Jaurlaritza eta Fagor markaren jabe den Fagor S. Coopek bultzatutako balizko irtenbide faltsuen kontra dago.

Fagor CNArentzat etorkizuneko plan batek bazkide industrial baten etorrera behar du, izango duen akzioen portzentaia edozein delarik ere, sare komertzial bat eskeiniko duena jarduera saturatzeko, eta diruzaintzako tentsioekin amaitzeko gaitasuna izango duen gaitasun finantzieroa izango duena. Bazkide berri honekin enpleguarekiko eta proiektuarekiko konpromisoak adostu beharko dira. LAB prest dago horretarako.

FAGOR oraindik sektorean baloratzen den marka bat da, eta inbertsore baten etorrera posible da. Izan ere, Eusko Jaurlaritza eta markaren jabe den Fagor S.Coop-i exijitzen diegu irtenbide faltsu bati ezezkoa ematea eta Euskal Herrian jarduera bermatuko duen proiektu berri baten aurkezpena eskatzea jarduera bermatuko duen inbertsore batean oinarrituta.

Ezin dugu proiektu hau erortzen utzi, etorkizuna izan dezake eta izan behar du. ¡Enplegua eta etorkizunaren defentsan!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.