2024-12-23
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaEAJren harrokeriari planto egin diogu langileok

EAJren harrokeriari planto egin diogu langileok

Nagusikeria, eskubide sozialen murrizketak, patronalarekiko etengabeko morrontzak berehala amaitu behar dute eta mobilizazioa garrantzitsua da politika anti-sozial hauek baldintzatzeko. Horregatik LABek elkarretaratze bat egin du gaur Gasteizen, EAJren egoitzaren aurrean, Andramari Zuriaren plazan. Ekainaren 29an, osteguna, 18:30ean, Aguraingo Udalaren aurrean egingo dugu protesta.

Azken asteotan erakustaldi argi eta sendoa egiten ari da EAJ, PPrekin estatu mailako aurrekontuak adostu ondoren, biek partekatzen duten egitasmo sozioekonomikoak sakonduz eta bere forma prepotenteak ere kopiatuz.

Itxaron zitekeen zerbait zen, Europa zaharreko alderdirik ustelenarekin akordioa egin ondoren, miseria eta murrizketa zabaltzeko bere botoak emantez, langile eta herri sektoreok izatea EAJren benetako errezeten jomuga gure lan-eskubideak murrizteko.

Horrela, DSBE arautzeko proposamenarekin topo egiten dugu. Hemen ere beharrizan sozialekiko arrotzak diren interesak lehenesten dituzte, betikoei mesede egiten dieten politika fiskalekin. Kudeatzaile jeltzaleek ez dute beharrizan sozialekiko axola handirik erakusten.

Kudeaketari dagokionez, Urtaran Gasteizen egiten ari drenak Alfonso Alonso eta Marotoren garairik okerrenetara garamatza, larderia, intransigentzia eta inposiziora. FCCko gatazkan ikusten ari gara, langileak trukerako txanpon bezala erabiltzen ari baita enpresarekiko negoziazioetan, langileen eta herritarren interesa bilatu beharrean. Bere jarrera prepotentea da udal langileen eskariekiko. Hauek asteak daramatzate borrokan negoziaziorik ez dagoelako eta orain, batzartzeari ere uko eginten dio. Bere intrantsigentzia nabarmen geratu da Errekaleor auzoan autogestioan eta berdintasunean oinarritutako gizarte egitasmo bat garatzen ari diren pertsonekiko. Kasu honetan, alkatearen jarrera, larderia txuskerotik gertu geratzen da.

Baina, ezin zitekeenez bestela izan, aldarrikapen sozial eta laboralen aurrean erakusten duen larderia guztia lausotu egiten da patronalaren etengabeko eskariek aurrean. Are gehiago, EAJ SEAren Asanbladan egoten da honi babes politikoa adierazteko, eta hemen, politika fiskalak zein izan behar duen esaten diete. BSH Boscheko enpresa-batzordeari aldiz, tratu guztiz desberdina ematen diete, mobilizazioak bertan behera utz ditzaten ahaleginduz bizi duten benetako ziurgabetasun egoera gutxietsiz. Enpresari lana egiten diote langileak isiltzeko, Euskal Herri osoan zehar lantegiak itxiz ari den BOSCH multinazionalari, hain zuzen ere.

Patronalaren beharrizanak EAJ berarenak izaten dira asko: irabaziak gehitu eta gastuak murriztu, azken hau indarrean dagoen hitzarmena ez ezartzearen kontura bada ere, EAJren agintepean dagoen Aguraingo Udalean gertatzen den bezala. Hemen, gaztelekuko enpresa kudeatzailearekin adostuta, Arabako aisia hezitzailea eta animazio soziokulturaleko hitzarmen berria ez aplikatzea erabaki dute, “merkeago ateratzen zaielako” (sic).

Nagusikeria, eskubide sozialen murrizketak, patronalarekiko etengabeko morrontzak berehala amaitu behar dute eta mobilizazioa garrantzitsua da politika anti-sozial hauek baldintzatzeko. Horregatik irten gara gaur kalera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...