2025-04-05
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil zen atzo Sukarrietan, lan istripuz

Langile bat hil zen atzo Sukarrietan, lan istripuz

Gaur jakin dugu, atzo lan istripua gertatu zela, eta horren ondorioz 45 urteko langile bat hil zela. Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresa elkarteko langilea zen. Saneamiento Sukarrietari esleitu zitzaizkion URAk bultzaturiko Mundakako itsasadarreko ezkerraldean kolektora egiteko lanak, Sukarrieta eta Lamiarango hondakin uren araztegiaren arteko tartean.Ekainaren 23an, elkarrateratze bat egingo dugu Bilbon, gehiengo sindikalak deituta. 11:30ean izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

LAB sindikatuak lehenik eta behin gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu beraien familia, lagun eta lankideei.

Dagoeneko 2017an Euskal Herrian gutxienez 30 langile hil dituzte euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 3 Araban, 10 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 5 Nafarroan.

Langilea garbiketa lanetan ari zen lan eremuan atzo; baina, bat-batean gaizki sentitu zen, eta premiaz eraman zuten ospitalera, 15:30ean. Ospitalean bertan hil zen. Oraindik argitzeko daude zerk eragin zion heriotza. Baina LABen ustez lan istripu honen atzean bero kolpe bat dago, atzo 15.30etan ez zen momentu onena garbiketa lanak egin ahal izateko. Lan baldintzek lan istripuei eragin dietela esaten dugunean esan nahi dugu lan baldintzak guztiak direla, eta horren barruan tenperatura ere bai. Azken egunetan medio guztietatik gogorarazi digute alerta-egoeran gaudela (horia edo laranja) baina ez dute kontuan hartzen horrek ere bere eragina daukala laneko baldintzetan, OSALANek ez du ezer esan. URA (Uraren Euskal Agentzia) bezalako enpresa publiko batean oinarrizko neurri prebentiboak bete behar dituzte, baina horretarako, konpromiso politiko beharrazkoa da gaur egungo egoera mugiarazteko. Baina tamalez, administrazio publikoek (baita PNVek ere) kontrako bidea egin nahi dute eta horren ondorioa da lan istripuak eta osasun galerak.

Egoera hauek ekidin daitezen gaur egungo lan baldintzak txarrak aldatu behar ditugu, esate baterako, interes ekonomiko gainetik langileen segurtasuna, osasuna eta bizitza bermatu behar dela.

Hori dela eta azkenengo lan istripu hilgarria salatzeko ekainaren 23an ostirala elkarrateratzea egingo dugu Bilbon gehiengo sindikalak deituta, hau da, ELA, LAB, STEILAS, EHNE eta HIRUk. 11:30ean izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Gran Via 85ean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.