2025-04-11
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaBabes osoa adierazi diogu iraultza bolibartarrari

Babes osoa adierazi diogu iraultza bolibartarrari

Venezuela Aurrera taldea osatzen dugun eragileok elkarretaratze bat egin dugu gaur Bilbon, Venezuela plazan dagoen Simon Bolivarren eskulturaren aurrean, datorren igandean egingo dugun manifestazioan parte hartzeko deia luzatzeko. Hain zuzen ere, Jesusen Bihotzetik irtengo da manifestazioa, 12:00etan. "Iraultza Bolibartarrak gure babes osoa duela adierazi nahi dugu eta oposizioaren faxismoaren aurrean gu gure izaera antifaxista eta internazionalistan berresten gara", adierazi dugu.

Hauxe da gaurko agerraldian irakurritako adierazpena:

Venezuelako eskuin kolpistak ez du atzera egiten Maduro presidentea eta Venezuelako gobernu demokratikoa kanporatzeko ahaleginetan. Herrialdea ezegonkortzeko saiakera diren manifestazio bortitzek hamarnaka hildako utzi dituzte jada.

Oposizio kolpitask urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eskenatokia bilatzen. Herria jasatzen ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezakeen taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketak bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.

Venezuela Aurrera plataformako eragileok Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako edozein eraso salatzen dugu, are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsa isilean gordetzen saiatzen denean.

Komunikatu labur honen bidez Venezuelako Iraultza Bolibartarrak gure babes osoa duela adierazi nahi dugu eta oposizioaren faxismoaren aurrean gu gure izaera antifaxista eta internazionalistan berresten gara. Gure elkartasunak ekarriko ditu Euskal Herriko kaleetara nazioarteko komunikabideak isilarazten saiatzen diren ahotsak. Horrexegatik “Venezuela Aurrera” osatzen dugun eragileok datorren ekainaren 18an Bihotz Sakratutik 12:00etan aterako den manifestazio nazionalerako deialdia egiten dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...