2024-07-03
HomeEkintza Soziala1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dugu larunbatean IruƱean

1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dugu larunbatean IruƱean

Irailean eragile sozio-sindikal desberdinek Nafarroako Pentsionisten Mugimenduarekin batera Ahora 1080 Orain herri ekimena aurkeztu genuen, Nafarroako instituzio desberdinei 1080ā‚¬ baino gutxiagoko pentsioak osatzea exijitzeko, 2024ko aurrekontuen legean horretarako partida bat aurreikusiz.

Irailean esan bezala, pentsio sistema publiko batek zahartzaro duin bat ziurtatu behar du eta egun, hori gertatzeko berme bakarra, 1080ā‚¬ko pentsio minimoa ziurtatzea da.

Azken asteetan, atxikimendu kanpaina eta sinadura bilketa jarri ditugu martxan. 20 eragile sozio sindikalen atxikimendua jaso dugu eta herri dinamikaren aldeko 5000 sinadura baino gehiago jaso ditugu.

Dena den, aurrekontuen eztabaida otsaila-martxora arte atzeratuko denez, herri ekimenarekin aurrera egitea erabaki dugu eta beraz, atxikimendu kanpaina eta sinadura bilketarekin jarraituko dugu herri ekimenak martxan jarraitu bitartean.

Hurrengo asteetan ere, udal desberdinetan mozioak aurkeztuko ditugu, 1080ā‚¬ko pentsio minimoaren aldarria herri desberdinetara zabaltzeko.

Bestalde, aurreko astean Parlamentuan egindako agerraldia positiboki baloratzen dugu, talde desberdinek erakutsi zuten interesa dela eta, eta talde desberdinek egindako eskaerari jarraituz, txosten bat bidaliko zaie, agerraldian aurkeztutako edukian sakontzeko aukera izan dezaten.

Azkenik, dei egin nahi diegu nafar herritarrei larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte har dezaten, ezinbestekoa baita aldarrikapen hau kalera eramatea eta kaleak bizitza duinen aldeko aldarrikapenarekin betetzea.

Ildo horretan, bereziki emakume nafarrei zuzentzen gatzaie, pentsioetan genero-arrakala dagoela ukaezina delako eta, beraz, gutxieneko pentsioa 1080 ā‚¬-ra arte osatzea aldarrikapen feminista delako.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.