2024-11-23
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEskubide sozialen defentsan mobilizatzeko beharra berretsi dute

Eskubide sozialen defentsan mobilizatzeko beharra berretsi dute

Egun gutxi barru, maiatzaren 31n, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak diru sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman egingo duen erreformaren neurriak iragarriko ditu. Neurriok, orain arteko ildoari jarraituz, prestazioak jasotzeko baldintzen gogortzea ekarriko dutelakoan gaude. Hori dela eta, datozen egunetan mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Ildo honetan, elkarretaratzera deitu dute gaurko, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Murrizketak aplikatzen dituzten politiken aurrean eta emergentzia sozial zein pobrezia egoera orokortuari buelta emateko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Hauek dira ekainerako aurreikusitako deialdiak, Eskubide sozialen defentsas, babes sozialerako sistema publiko propioa orain! Murrizketarik ez! Pobreziarik ez! leloarekin:

• Ekainak 5, PENTSIONISTAK, Donostian
• Ekainak 14, ERABILTZAILEAK, Donostia eta Bilbon
• Ekainak 22, MUGIMENDU FEMINISTA, Bilbon
• Ekainak 29, GEHIENGO SINDIKALA, Donostia, Bilbo eta Gasteizen
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.