2024-07-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaZerbitzu sozialetako ratioen hobekuntzarekin lotutako konpromisoak ez betetzeagatik mobilizatu gara Parlamentuan

Zerbitzu sozialetako ratioen hobekuntzarekin lotutako konpromisoak ez betetzeagatik mobilizatu gara Parlamentuan


Orain dela 10 hilabete baino gehiago, 2016ko ekainaren 26an, Eusko Legebiltzarrak ratioen dekretu berri baten aldeko konpromiso ezberdinak hartu zituen erdibideko zuzenketa baten bidez. Ratio dekretu honetan, gizarte zerbitzuetako erabiltzaile bakoitzeko behar den langile kopurua zehazten da. Inolako mugimendurik egon ez dela ikusirik, ratioen hobekuntzarekin lotutako konpromisoak ez direla bete salatzeko mobilizatu gara Parlamentu aurrean.

Inolako mugimendurik ez egoterakoan eta tartean Eusko Legebiltzarreko ordezkaritzaren aldaketa gertatu denez, EH Bilduren ekimenez, 2017ko otsailaren 9an, gehiengo osoak babesturik, 2016ko erdibideko zuzenketak jasotzen zituena baino konpromiso gehiago barnebiltzen dituen erdibideko beste zuzenketa bat onartu zuten.

Hiru hilabetetan talde tekniko batek gaur egungo egoera zehaztuko zuen informe bat egitea. Hau langileen ordezkariekin zein erabiltzaileen senideekin eztabaidatua izango zela, izan zirelarik aurretik hartutako konpromisoak.

Dinamika parte-hartzaile hau oinarritzat hartuta dekretua aldatuko zen, oraingo honek, askotan salatu dugun bezala, baldintza duinik, lan karga onargarririk eta erabiltzaileentzat kalitatezko zerbitzurik bermatzen ez baititu.

Konpromiso hauek, LABek bi urteetan zehar egindako lanaren ondorioz lortu ziren; Eusko Legebiltzarreko Enplegu eta Gizarte politiketako batzordean agerraldiak, Batzar Nagusietako eta Aldundietako batzordeetan agerraldiak, Beatriz Artolazabal Kontseilariarekin bilera eskaera, mobilizazio ezberdinak eta arrakasta handiko sinadura bilketa (27.000 jaso ziren).

Zenbait hilabete zain egon ostean, txostenaren inguruko albisterik ez dugula salatu nahi dugu. Gainera, atzerapenaren azalpenak emateko langile ordezkariekin, erabiltzaile eta familiarrekin ez dute bilerarik deitu. Gobernuak ezta Parlamentuak hartutako konpromisoak bete ez dituztela ikusirik, salaketa eta mobilizazio dinamika berrartzera derrigortuak ikusten gara.

Hau guztia dela eta, langile gehiago, eta ondorioz, kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatzen dituen dekretu berri baten alde mobilizatu gara gaur Parlamentuaren aurrean, egunez egun arazoa pairatzen dugun erabiltzaile, langile zein senideekin eztabaida parte-hartzailea irekiz eta jendartearen beharrei erantzungo dien ratio dekretu berri bat lortzeko helburuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.