Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan elkartu dira gaur sektore soziokomunitarioko LABeko delegatuak. Une berezian gertatu da hau, Greba Feminista Orokorra prestatzeko elkartu direlako. LABeko komunitatea ilusio eta arduraz ari da prestatzen greba egun hau. Greba egun hau bereziagoa da sektore honetako langileentzat, hauek baitira zaintzaren pribatizazioaren subjektu nagusiak, eta greba honen aldarrikapenek guztiz zeharkatzen baitituzte hauen lan eta bizi-baldintzak. Urtez urte borrokatu dituzten aldarrikapenak mahai gainean egongo dira azaroaren 30ean.