2024-11-22
HomeNazioartea IdazkaritzaFSMAinhoa Etxaidek MSFko Kontseilu Presidentzialean parte hartu du, La Habanan

Ainhoa Etxaidek MSFko Kontseilu Presidentzialean parte hartu du, La Habanan


Aurten, maiatzaren 3an eta 4an egin da MSFren Kontseilu Presidentziala, La Habanan. Bertan Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak parte hartu du. Kontseilua, maiatzaren 3an ireki zuen Ulises Guilarte de Nacimiento Kubako Confederación del Trabajo de Cubako idazkari nagusiak, Mzwandile Michael Makwayiba MSFko presidenteak eta George Mavrikos MSFko Idazkari Nagusiaren hitzartzearekin.

Munduko Sindikatuen Federazioa 1945eko urriaren 3an sortu zen Parisen eta bost kontinenteetako klase sindikatuak elkartzen ditu. LAB MSFko kide da 2004an La Habanan (Kuba) egindako XIV. Batzarretik aurretik. MSFk 2016ko urrian egin zuen bere XVII. Batzarra Durbanen, Hegoafrikan.

Honetaz aparte, eta urteroko ohiturari jarraituz, Urtzi Ostolozaga buru zuen LABeko ordezkaritza bat La Habanan egon zen Maiatzaren Leheneko manifestazio jendetsuan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.