2025-03-30
HomeIndustriaMetalgintzaKYBSEko enpresa batzordeak elkartasuna adierazi die Kayaba Orkoien enpresako langileei

KYBSEko enpresa batzordeak elkartasuna adierazi die Kayaba Orkoien enpresako langileei

Kayaba Orkoien (KSS) enpresa kudaetzen duen multinazionalak 100 langile kaleratuko dituela iragarri du. Horren aurrean, Orobiarko KYBSEko enpresa batzordeak irtenbideak bilatzeko eskatu dio multinazionalari, eta KSS enpresaren biziraupena bermatzeko laguntza luzatu du: "Konponbidean KYBSE aintzat hartuz gero, enpresa batzorde hau prest dago planteamenduak onartzeko, beti ere gure hitzarmen kolektiboaren aterpean bada".

KYBSEko enpresa batzordeak nabarmendu du Ororbian ondo baino hobeto dakitela kaleratzeen kezka zein gogorra den, 2008an 200 lagun kaleratu baitzituzten, enpresa batzordeak berak argitaratutako prentsa oharrean gogoratu bezala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.