2024-07-05
HomeIndustriaMetalgintzaCGT sindikatuak ZF TRWko enpresa batzordean egingo dituen proposamenak eztabaidatzen jarraituko dugu

CGT sindikatuak ZF TRWko enpresa batzordean egingo dituen proposamenak eztabaidatzen jarraituko dugu

ZF TRWko enpresa batzordeko CGT sindikatuko kideak zigor ohartarazpen bat jaso du. Horren aurrean, LABek CGTko ordezkariari elkartasuna adierazi dio, eta adierazpen askatasuna defendatuko duela berretsi du, orain arte egin duen bezala: "CGTk enpresa batzordean proposatzen dituen proposamenak eztabaidatu eta landuko ditugu".

Hiru puntuz osatutako ohar bat kaleratu du ZF TRW enpresako LABeko sail sindikalak, CGT sindikatuko kide bati helarazi dioten zigor ohartarazpena dela eta.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.