2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaLan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa eratzeko urratsak eskatu dizkiogu EAJri

Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa eratzeko urratsak eskatu dizkiogu EAJri

Espainiako gobernuko inbestidura eta legegintzaldiko negoziazioetan aintzat hartu beharreko Agenda Soziolaborala aurkeztu dio LABek gaur EAJri, euskal langileok, bertan inolako esku hartzerik gabe soldata eta bizi baldintzak negoziatzeko eta erabaki ahal izateko dugun eskubidea bermatu dadin. Duela egun batzuk proposamen bera aurkeztu zion sindikatuak EH Bilduri.

Jarraian ikus daiteke LABek bileran aurkeztutako txostena: LABen ekarpena aldaketa sozial eta politikoari.

EAJri bertako negoziazio kolektiboa blindatu eta pentsio sistema propiorantz urratsak emateko eskatu dio LABek. Funtzio Publikoan bi greba egun deituak daude eta bertako langileen soldatak eta lan baldintzak hemen erabaki ahal izatea lehentasunen artean kokatu dute sindikatuko ordezkariek bilkuran. Aldi berean, adierazi dute autogobernua defendatzen duen alderdi zein Gobernu batentzat espainiar Estatutik eratorritako mugak ez liratekeela aitzakia izan behar langile publikoen aldarrikapenei bizkar emateko. Zentzu horretan, eskaera zuzenean egin dio LABek EAJri, urriaren 25erako eta Abenduaren 19rako deituak dauden greben aldarrikapenei bide eman diezaien, borondate politiko kontua baita.

Hala Hego Euskal Herrian nola Estatu mailan dagoen eskenatoki politikoa hizpide izan dute LABek eta EAJk gaur Bilbon egin duten bileran. Sindikatuaren ordezkaritzaren buru GarbiƱe Aranburu koordinatzaile orokorra izan da; alderdi jeltzalearena, berriz, Andoni Ortuzar.

Euskal Herritik Euskal Herrira sortu behar da lan harreman eta babes sozialeko eredu berri bat, langile jendeari lan eta bizi baldintza duinak bermatuko dizkiena. Eta ibilbide hori garatu ahal izateko, Estatuak jarritako mugak gainditzeko lan egin beharra dago Madrilen. Ikuspegi horretatik, LABek bi lehentasun nagusi jarri ditu mahai gainean.

Lehena, Espainiako Langile Estatutua ordezkatuko lukeen Euskal Lan Kodea garatzea, lan harremanen estatalizazioarekin amaitu eta bertako negoziazio kolektiborako esparrua blindatzeko premiari erantzun ahal izateko. Horretarako, herrialde eta komunitate autonomo mailako hitzarmenen lehentasuna bermatu beharra dago Estatukoen gainetik, 2012an Zapateroren Gobernuak egindako lege aldaketa bertan behera utziz. EAE mailan eragile guztiok bat gatoz horretan, sindikatuek eta Patronalak sinatutako lanbide arteko akordioak erakusten duenez. Euskal Herrian negoziatu eta adosten dena errespetatzea da gakoa.

Estatutik ezartzen diren mugak gainditzeko Madrilen eragitearekin batera, Estatuan lortu ezin dena Euskal Herrian posible egin behar dela adierazi du LABek, eta gogoratu, langileen aldarrikapenei erantzun egokia emateko borondate politikoa besterik ez dela behar. Eta borondate hori bera eskatu du Funtzio Publikoko langileen egoera aldatzeko. 2008 ostean zerbitzu publikoen garapenari ezarritako mugak kentzeko beharra adierazi dio LABek EAJri, eta horrekin batera, langile publikoen soldata edota erreposizio tasak Estatuko Aurrekontuen bidez arautuak ez izatea beharrezkotzat jo du sindikatuak. Bestela esanda, Funtzio Publikoa arautzeko eskumena EAEn izatea eskatzen du LABek eta horrela helarazi dio EAJri. EAEko Funtzio Publikoan bi greba egun deituak daude, zerbitzu publikoen gainbehera salatu eta langile publikoen soldata eta lan baldintzak hobetzeko.

Funtzio publikoko langileez gain beste hainbat kolektiboren egoera ere hizpide izan dute: etxeko langileei nahiz banaketa lanetan ā€œriderā€ gisa diharduten langileei negoziazio kolektiborako eskubidea bermatu eta komunitate autonomo mailako hitzarmenak ahalbidetzeak duen garrantziari azpimarra egin dio sindikatuak.

Beste lehentasunari dagokionez, EAEko Estatutuan aurreikusita dagoen (eta Nafarroa Garairako ere aldarrikatzen dugun) gizarte segurantzaren kudeaketaren transferentzia eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatuko duen sistema publiko osagarri bat sortzeko aukera aldarrikatu du LABek. Horren bidez milaka pentsiodunen bizi baldintzak hobetzeaz gain, etorkizuneko Euskal Gizarte Segurantza sortzeko oinarrizko kanpalekua ezar daiteke.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.