2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaRothenberger enpresako langileek mobilizazioak iragarri dituzte, hitzarmen duin baten alde

Rothenberger enpresako langileek mobilizazioak iragarri dituzte, hitzarmen duin baten alde

Abandiñoko Rothenberger enpresan hitzarmenik gabe daude 2013. urteaz geroztik. Enpresaren negoziaziorako borondate eza dela eta, langileen ordezkariak (4 LAB, 3 CCOO, 2 ELA) kontzentrazioak egiten hasi ziren 2017ko martxoan. Egoera ez da aldatu, eta, enpresak jarrera bera duenez, langileek datozen hilabeteetan mobilizatzen jarraituko direla iragarri dute. Izan ere, argi dute hitzarmen duin berri bat izateko borroka dela bide bakarra. Atzo bertan, elkarretaratze bat egin zuten enpresaren aurrean, “Hitzarmenaren duin baten defentsan, Rothenberger-eko enpresako langileak borrokan”.

Rothenberger-eko enpresa batzordearen hitzetan, enpresak emaitza ekonomiko onak ditu eta egoera hori hobeto nahi du langileen eskubideei muzin eginez, oinarri hauek ardatz: prekarizazioa sustatuz, langileen eskubideak urratuz eta osasunarentzat kaltegarriak diren lan erritmoak inposatuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.